“Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara” Oskarbi taldearen musika emanaldia

Musika

“Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara” Oskarbi taldearen musika emanaldia
2019-10-12T18:00:00+02:00 2019-10-12T18:00:00+02:00 2019-10-12T18:00:00+02:00
  • 2019-10-12T18:00:00+02:00 2019-10-12T18:00:00+02:00
  • Gandiaga Topagunean

Musika

Oskarbi-kontzertua_20191012

Oskarbi Taldeak kantaldi berezia eskainiko du Arantzazun Jorge Oteiza eta Bitoriano Gandiaga gogoratzeko xedez. Eskultorearen ibilbide artistikoa omentzeko ere baliatuko du hitzordua talde gipuzkoarrak. ‘Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara’ izenburupean, doako kontzertua urriaren 12an (18:00etan) izango da Gandiaga Topaguneko areto nagusian. Kantu emanaldiak Orioko eskultoreak duela 50 urte bukatu zuen proiektu eskultorikoaren mende erdiko ospakizun programarekin bat egingo du. ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ izenburupean garatzen ari den egitaraua, Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek prestatu dute.

Kontzertua euskara hutsean izango da eta sarrera doakoa izango da. Baina leku mugatuak daudenez, etorriko direnen baieztapena eskatzen dizuegu. Izen-ematea 943 71 65 75 telefono zenbakira deituz egin daiteke, edo info@arantzazugandiaga.com posta elektronikora mezua idatziz.