"Arantzazu, Afrikarekiko topaleku 2017"

Noiz 2017/06/10
10:30 - 18:30
Non Arantzazun
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 635 740 597
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Arantzazu Afrikarekiko topaleku- irudia
  • 10:30 – Aurkezpena: Laburmetraia afrikarra
  • 11:00-12:30 – Hitzaldia eta elkarrizketa: Ablaziotik bizitzara: Mitoak desegiten.

Hizlaria: Fátima Djarra Sani (Guinea Bissao), Ablazioaren aurkako aktibista. Nafarroako Medicos del Mundo erakundean, Nafarroako afrikar emakumezkoen sexu mutilazioaren aurkako prebentziorako proiektuan, bitartekari lana egiten du.

  • 12:30-13:15 – Erakusketa - bisita gidatua: “Walking Africa”

Egileak zuzendua: Fernando Egiluz, argazkilari eta bidaiari Afrikan. Uganda, Burkina Fasso, Etiopia, Benin eta Mali bezalako herrialdeen eguneroko bizitza eta afrikako beste errealitate bat agertzen digu argazki erakusketa honen bitartez.

  • 13:30 – Arantzazu Hotelean bazkaria. 15€ bakoitzeko; Ekainaren 6a baino lehen eman behar da izena.
  • 16:00-18:15 – Zine afrikarra: Price of love (Maitasunaren prezioa)

Zuz.: Hermon Hailay (99′. Etiopia, 2015).
B.O. amharico – Gaztelaniaz azpititulatua.
Sariak: FESPACO 2015 – Epaimahaiaren sari berezia. Cannesko Zinemaldi Panafrikarra 2015 – Filma eta aktore onenei sariak.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Beatriz Leal Riesco. Arte kritikaria eta unibertsitateko irakaslea, Afrikako zineman aditua. New Yorkeko African Film Festival-aren programatzailea.

Oharra: Jardunaldira etorriko zarela konfirmatzeko: tau_ss@taufundazioa.org / 635 740 597

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…