Partaidetzazko aurrekontuak: Erakusketa eta postontzi ibiltaria

Partaidetzazko aurrekontuak: Erakusketa eta postontzi ibiltaria
2018-10-24T18:00:00+02:00 2018-10-24T18:00:00+02:00 2018-10-24T18:00:00+02:00
  • 2018-10-24T18:00:00+02:00 2018-10-24T18:00:00+02:00 - 2018-10-25T19:00:00+02:00 2018-10-25T19:00:00+02:00
  • Kale Barria
  • Webgunea ikusi
4. faseari buruzko informazioa emango da. BOZKATZEAri eta ERABAKITZEAri dagokion fasea da 4. fasea.

Bozketa fasean, bukaerara arte iritsi diren proposamen guztien artean, herritar bakoitzak (aurreko faseetan parte hartu badu ala ez) 500.000 €-ak zertara bideratu proposatzeko aukera du.

Boto gehien jasotzen dituzten proposamenak (beti ere 500.000 €-ak agortu arte) 2019 eta 2020 urteetako udal aurrekontuetan txertatuko dira.

“Erakusketa eta postontzi ibiltaria” kale ekimena: 

  • Urriak 20, 11:30etatik 13:30etara, Kale Barrian (Txokolateixa ondoko pergolan).
  • Urriak 24, 18:00tatik 20:00tara, San Lorentzon (lehengo plazoletan).
  • Urriak 25, 17:00tatik 19:00etara Foruen Enparantza plazan.

Hitzordu hauetan proposamenen xehetasunak banan-banan ezagutzeko aukera egongo da. Botoa eman ahal izateko postontzia ere egongo da.

Bozkatzeko epea, urriaren 8an hasi eta 31 arte luzatuko da.