"Oñatiko Bizkotxoari" buruzko hitzaldia

Hitzaldia

2017-09-20T19:00:00+02:00 2017-09-20T19:00:00+02:00 2017-09-20T19:00:00+02:00
  • 2017-09-20T19:00:00+02:00 2017-09-20T19:00:00+02:00
  • Kultur Etxean

Hitzaldia

Txokolateixiak eta Artixa elkarteak antolatuta

Oñatiko ondare gastronomikoa berreskuratzeko lanean ari da aspaldian Anton Azpiazu, eta txokolatearen interpretazio zentroa (Txokolateixia) martxan jarri ondoren, orain ‘Oñatiko Bizkotxoa’ berreskuratzeko prozesuan murgilduta dabil, Raul Fernandez (Aizpeko-Arantzazuko Madalenak) gozogilearekin eta Artixa kultur elkartearen laguntzarekin.
XIX. mendean oso ospetsua izan omen zen Oñatiko Bizkotxoa. 1833koa da Azpiazuk aurkitu duen erreferentzia zaharrena. De Oñate a la Granja (Benito Pérez Galdos, 1898) nobelan ere aipatzen da, eta urte hartako Bilboko errezeta lliburu batean ere agertzen da Oñatiko Bizkotxoa. Oso ohikoa omen zen garai batean opari bezala eramatea.

Oñatiko Bizkotxoaren errezeta ezberdinak aurkitu ditu Azpiazuk, eta Raul Fernandez gozogilearen laguntzarekin proba ezberdinak egin, eta pittin bat moldatu dute, gaur egungo zapore eta gustuetara egokituz; kanela pittin bat gehitu diote, apur bata gozatzeko, eta limoia ere erabili dute kontserbagarri natural gisa. Gainean txokolate pittin bat jartzeko aukera ere aztertzen ari dira. Dena den, hilaren 20ko hitzaldi-dastaketan emango dituzte Oñatiko Bizkotxoari, eta gure herriko ondare gastronomikoa berreskuratzeko esku artean dituzten proiektuei buruzko informazioa.

Kilometroak egunean (herriko plazan) eta Herri Egunean (taloen tabernaren ondoan) jarriko dute salgai, eta hortik aurrera Txokolateixan eskuratu ahal izango da.

Iturria: Kontzejutik aldizkaria