Elkar Hezi eguna

Ekitaldia

2025-06-13T17:00:00+02:00 2025-06-13T17:00:00+02:00 2025-06-13T17:00:00+02:00
  • 2025-06-13T17:00:00+02:00  2025-06-13T17:00:00+02:00
  • Santa Marina plaza

Ekitaldia

Elkar Hezi hezkuntza-komunitatearen eguna ospatzeko ekintzak

Aurten Elkar Hezi eguna ekainaren 13an, ostiralean, ospatuko da. Haur eta Lehen Hezkuntzako familientzat prestaturiko musika eta dantza ikuskizunak, tailerrak, kalejira, Batxilergoko 2.mailako ikasleei omenaldia, bokata zein gurasoek prestaturiko pintxoak, erromeria eta DJa izango dira.

Ikuskizunak Kultur Etxeko zinema aretoan izango dira eta ondorengo ekintzak Santa Marina plazan.

Egitaraua:

15:00-16:30: MUNTAIA, irakasle, guraso eta ikasleen artean afari-meriendarako mahaiak prestatuko ditugu. Zinema aretoaren apainketa ere tarte honetan egingo da.
17:00- 19:00: Haur eta Lehen Hezkuntzakoen jaialdia zinema aretoan. Bitartean tailerrak egongo dira (aurpegi margoketa, esku lanak…) barra ere zabalik egongo da (eguraldi txarrarekin, tailerrak 18:00-19:45 bitartean izango dira HLH eraikinean).
19:00-19:45: Kalejira. Buruhandiek eta musikariek lagunduta herrian zehar ibilbidetxoa egingo dugu.
19:00: Batxilergoko bigarren mailako ikasleei omenaldia. Orla banaketa, bertsoak.
20:00: Bokata banaketa eta afari-merienda musikaz girotuta.
21:00-22:00: DJa.