"Bidaide" taldea zuzenean

Musika

2022-07-13T19:00:00+02:00 2022-07-13T19:00:00+02:00 2022-07-13T19:00:00+02:00
  • 2022-07-13T19:00:00+02:00 2022-07-13T19:00:00+02:00
  • Lazarraga lorategia
  • Webgunea ikusi

Musika

Kalean egitarauan barne

Euskal Herriko goi-mailako ikastegian (Musikene) 2018an sortutako taldea da Bidaide.

Itziar Vargas (biolina), Nora Lopez (biolontxeloa), Ane Urbizu (akordeoia) eta Manu Gaignek (perkusioa) osatzen dute taldea, eta folk musika egiten dute.

Ingalaterrako zein Irlandako musika tradizionala ardatz hartuta, erritmoz betetako kontzertu frexko eta dantzagarria eskaintzen dute, gure lurraldeko eta munduko beste herrialde batzuetako errepertorioan murgilduz.