Bagabiltz logotipoa

Bagabiltz-logotipoa.png

Bagabiltz-Eskolako Bidea egitasmoaren barruan eta beste hainbat ekimenen bidez, Oñatin hainbat eragile dabil lanean, mugikortasun jasangarri, osasuntsu eta segurua lortzeko helburuarekin.

Ekimen horien guztien ikusgarritasuna bultzatzeko, logotipo bateratu bat, marka bat, sortu da.

Logotipo honek zer esan nahi du, zer transmititu nahi da?

Ume eta gazteak erdigunean jartzen da, mugikortasun jasangarri eta osasuntsua bultzatu nahi da, eta jarrera baikorrarekin.

Bagabiltz berba erabilita, adierazi nahi da eragileak lanean eta mugimenduan daudela, eta herritarrei parte hartzera gonbidatzen zaiela.

Irudi hau Oñatiko edozein eragilek erabili ahal izango du, mugikortasun jasangarri eta segurua bultzatzeko ekimenetan; esaterako, ikastetxeek, guraso elkarteek edo edozein elkartek.

Gainera, herriko sarreran eta eskoletatik gertu aurkituko da logotipoa, bide-seinaleetan.