3x3 saskibaloia

Kirola

2023-06-24T16:30:00+02:00 2023-06-24T16:30:00+02:00 2023-06-24T16:30:00+02:00
  • 2023-06-24T16:30:00+02:00 2023-06-24T16:30:00+02:00
  • Olakuako kantxak

Kirola

Ekainaren 24an, larunbata, arratsaldez (16:30-21:00), 3x3 saskibaloia gustuko dutenentzako ekitaldia egingo da Olakuan.

Kategoria bakarra egongo da, gazte zein helduentzat. Izen-ematea doakoa izango da eta ez da saririk egongo. Saskibaloiaz gozatuz arratsalde on bat igarotzea da helburua.

Gehienez ere 16 talde izango dira, bi taldetan banatuta. Ondoren, talde bakoitzeko onenen arteko finala jokatuko da.

Partidak 7 puntura jokatuko dira (saskiak puntu 1 balioko du, hiruko saskiratzeak 2 puntu). Izena emateko (3 edo 4 laguneko taldeak) mezu bat bidali behar da olakua3x3@gmail.com helbidera, edo instagram bidez (https://www.instagram.com/3x3olakua/). Antolatzaileek bereziki neskak animatu nahi dituzte parte hartzera.