Oñatiko jaixak 2026
Irailak 18 | Ostirala
Irailak 19 | Larunbata - Haur eta gaztetxoen eguna
Irailak 20 | Igandea - Haurren eguna
Irailak 24 | Osteguna
Irailak 26 | Larunbata
Irailak 27 | Igandea
Irailak 28 | Astelehena- San Migel Aozaraza eguna
Irailak 29 | Asteartea - San Migel eguna
Irailak 30 | Asteazkena - San Migel Bixamona eguna
Urriak 1 | Osteguna - Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna
Urriak 2 | Ostirala
Urriak 3 | Larunbata - Herri Eguna
Urriak 4 | Igandea - Errosarixo eguna
Urriak 5 | Astelehena - Errosarixo bixamona
Irailak 18 | Ostirala
Barrakak 1,5€.
19:00 - BERTSO JAIALDIA, Santa Ana aretoan. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Maider Arregi, Xabat Illarregi, Amets Arzallus, Urko Arregi eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Aritz Irigoien, Txinparta Bertso Eskoliak antolatuta.
Sarrerak: Txokolateixan eta www.oñati.eus, 10€. Sarrera doan 12 urtetik beherakoentzat; hala ere, gonbidapena jaso beharko dute.
Irailak 19 | Larunbata - Haur eta gaztetxoen eguna
11:00 - ATSOLORRA: urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua.
Oharrak: Lekua mugatua denez, eskertuko da jaioberriekin gehienez ere bi laguntzaile etortzea ekitaldira.
11:30 - ERRALDOIEN KONPARTSAK, irteera Kanpantxotik.
Dantzaldi nagusiak Sancti Spiritus Unibertsitate parean, Etxaluze -Agerrena- etxearen aurrealdean eta Foruen enparantzan izango dira.
Antolatzailea: Kanpantxo Kultura Alkartia.
16:00 - 47. SAN MIGEL ESKUBALOI TXAPELKETA, “Aloña Mendi Onnera Group – Eibar Eskubaloia” (Senior mutilak), kiroldegian.
Antolatzailea: Aloña Mendiko Eskubaloi Saila.
16:30 - 17. SAN MIGELETAKO MUS TXAPELKETA, Eltzia tabernan.
Izen-ematea: 15:45-16:15.
18:00 - 47. ESKUBALOI TXAPELKETA, “Aloña Mendi Ulma – Berango Urduliz Eskubaloia”, (Senior neskak) , kiroldegian.
Antolatzailea: Aloña Mendiko Eskubaloi Saila.
18:00 - HAURREN DANBORRADA, Musika Bandak lagunduta.
Irteera: Bidaurretako Santa Klara monasterioa.
18:30 - Emakumeen Esku Pilota Master Cup jaialdia, Zubikoa pilotalekuan.
Antolatzailea: Kirol Saila.
Irailak 20 | Igandea - Haurren eguna
Antolatzailea: Oñatz Dantza Taldea.
09:00 - Goiz eresia Aita Madina Txistulari Taldeak alaituta
11:45 - Alkate txikiaren ongi-etorria eta agurra.
12:00 - DANTZAK, herriko kaleetan zehar.
17:15 - ALARDEA, plazan.
18:30 - Txorimalo eta erraldoien kalejira, irteera Santa Ana Antzokitik.
Irailak 24 | Osteguna
19:00 - “Los últimos pastores”, proiekzio-hitzaldia, Kultur Etxeko zinema-aretoan.
Samu Fuentes asturiar zuzendaria bertan izango da.
Antolatzailea: Kultura Saila.
Irailak 25 | Ostirala
Barrakak 1,5€.
Irailak 26 | Larunbata
Egun osoan zehar, GAZTEENTZAKO EKINTZAK.
Antolatzailea: Gaztelekuko erabiltzaileak. Egitaraua Gaztelekuan ikusgai.
Txosnagunearen irekiera.
14:30 - BAZKARIA, txosnagunean.
17:00 - HERRIKO PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, plazako pilotalekuan.
23:00 - LATZEN taldearen kontzertua, plazan.
Jarraian, DJ Herrikoiak eta DJ Bezo, txosnagunean
Irailak 27 | Igandea
Goizean zehar, Aire Libreko 22. MARGO-LEHIAKETA. Oinarriak
Antolatzailea: OMT - Oñatiko Margo Taldea
14:30ean, sari-banaketa Kultur Etxean.
10:30 - NAZIOARTEKO 66. ARTZAIN TXAKURREN TREBETASUN LEHIAKETA, Santa Lutzian.
15:30 - HERRIKO BOLAJOKO TXAPELKETA, San Martinen.
Antolatzailea: Kurtzebaltz K.K.E.
17:00 - ARKU TIRAKETA ERAKUSTALDIA, San Martin zuhaiztian. (Arkua probatu nahi duen edonorentzat irekia).
Antolatzailea: Txantxiku Arkulariak.
17:00-19:00 - Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat.
Irailak 28 | Astelehena - San Migel Aozaraza eguna
18:00 - HOLI FESTA, gaztetxoentzat, plazan.
Oharrak: Arropa zuria eta uretako betaurrekoak eramatea gomendatzen da.
19:00 - MAUXITXA TXARANGA, herriko kaleetan zehar.
19:00 - MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak abestuta.
19:30 - “HELMUGA DENAK ETXERA”, kalejira. Etxaluzeko parketik txosnagunera.
Antolatzailea: Sare Oñati.
20:00 - TXANTXIKUAREN JAITSIERA, jaiei hasiera emateko.
20:15 - JOSELU ANAYAK taldearen dantzaldia, plazan.
20:15 - ODIK SHOW-a, txosnagunean.
22:30 - DANBORRADA NAGUSIA.
Ondoren, JOSELU ANAYAK taldearen dantzaldia, plazan.
00:00 - TESTING-a, txosnagunean, Ailaket elkartearekin.
00:30 - DJ Herrikoiak, txosnagunean.
Irailak 28 - Urriak 5
OÑATI BEGI BISTAN argazki erakusketa, Pago Uso elkarte inguruan.
Antolatzailea: Ilunpetan Argazki Elkartea.
Irailak 29 | Asteartea - San Migel eguna
12:00 - MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak abestuta.
12:00 - KALEJIRA herriko kaleetan, Musika Banda eta Aita Madina txistulari taldearekin.
12:00-14:00 - HAUR PARKEA, Olaitturrin.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.
13:00 - Musika Bandaren kontzertua, plazan.
15:30 - Herri mailako PLATER TIRAKETA, Txopekua tiro-zelaian.
Antolatzailea: Pago Uso Elkartea.
17:00-20:00 - HAUR PARKEA, Olaitturrin.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.
20:15 - "HARIA" ikuskizuna, Julen Alonso & Oinkari Dantza Taldearen eskutik, plazan.
Jarraian, IKUSKIZUN PIROMUSIKALA, Valecea pirotekniaren eskutik, plazan.
Oharrak: Antolakuntzak zehaztutako segurtasun eremua errespetatu. Kale Barria eta Atzeko Kale itxi egingo dira, ikuskizuna hasi baino lehenago.
Irailak 30 | Asteazkena - San Migel bixamona eguna
11:00 - Jotak, ACORDES NAVARROS taldearekin, San Martin egoitzan.
12:00 - BERAKATZ-ZOPA LEHIAKETA, plazan.
Ondoren, sari-banaketa.
13:00 - Jotak, ACORDES NAVARROS taldearekin, Lazarragako lorategian.
17:30-19:30 - SOKAMUTURRA, Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen.
Lopene ganadutegiko zezenak.
20:15 - "SITE SPECIFIC" ikuskizuna, Harrobi Dantza Bertikala taldearen eskutik, Txaketua kantaleko parrokiako horman
Urriak 1 | Osteguna - Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna
Barrakak 1,5€.
11:00 - Egunari hasiera emateko, Oñatiko bertsolarien bertso-saioa, txosnagunean.
Jarraian, “IN CRESCCENDO” helduentzako klown ikuskizuna, Virginia Imazen eskutik, txosnagunean.
12:00 - MANIFESTUA: Nagusien eskubideen alde.
Jarraian, Hildako nagusiei OMENALDIA.
Ondoren, kalejira eta bermuta.
17:30 - DJ JAVI SOUND dantzaldia, Atzeko Kalen.
Antolatzailea: Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaia eta Oñatiko Pentsionistak.
Urriak 1 - 10
Aire Libreko 22. Margo-lehiaketako partaideen eta margo-ikastaroetako ikasleen lanen ERAKUSKETA, Kultur Etxeko erakusketa-gelan.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00. Urriak 10, larunbata: 10:00-13:00. Itxita: urriaren 3tik 5era.
Urriak 2 | Ostirala
Arratsaldean zehar, PINTXO-POTEOA, DJ Kunbia-ren musikaz girotua.
Antolatzailea: Txosna Batzordea.
18:15 - Musika Bandaren KALEJIRA, herriko kaleetan zehar.
19:30 - KLASIOEN GAUA kontzertua, Musika Bandaren eskutik kontzertua, plazan.
Antolatzailea: Oñatiko Musika Banda.
21:00 - KILIMAK taldearen kontzertua, Atzeko Kalen.
22:00 - AimarZ artistaren emanaldia, txosnagunean.
Urriak 3 | Larunbata - Herri Eguna
09:00 - Aita Madina txistulari taldearen goiz-eresia.
Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
10:30 - Unibertsitate inguruan:
• Herri mailako behi erakusketa.
• Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa.
• Asto erakusketa.
• Behor eta zaldi erakusketa.
• Euskal txerri eta oilo erakusketa.
• Gazta lehiaketa.
• Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa.
• Lore eta landare erakusketa.
• Herri Tabernan taloak eta otartekoak. Ezker Abertzaleak antolatuta.
Parrokiako klaustroan eta inguruan:
• Oñatiko artisauen azoka.
• Euskal produktuen azoka.
11:00 - KALEJIRA, herriko kaleetan.
Musika Eskolako eta Lizargarateko triki-pandero, soinujoleen taldea eta Tolosako gaiteroak.
12:00 - 38. SAGARDO-DASTAKETA, plazan.
13:15 - Lehiaketetako SARI-BANAKETA, unibertsitate inguruan.
14:30 - HERRI BAZKARIA, Zubikoa kiroldegian.
Txartelak salgai: Arrano, Izarraitz, Batzokia eta Ore Gozo.
Menua 24 €. Haurrentzako menu berezia 12 € (12 urtera arte).
15:00 - BAZKARIA ZUK EKARRI ZUK JAN!, Antixena gaztetxean.
Antolatzailea: Txosna Batzordea.
17:00 - GAZTETXOEKIN HERRI KIROLAK, plazan.
Ondoren, PROFESIONALEN ERAKUSTALDIA.
18:00 - HERRIXA DANTZAN erakustaldi gidatua, Aiko taldearen eskutik, Atzeko Kalen.
18:00 - DISTOPIA Elektrotxaranga, gaztetxetik txosnagunera.
Antolatzailea: Txosna Batzordea.
19:00 - MEZA, Parrokian.
Ondoren, F. ESNALEN SALBEA. Parrokiako koruak eta Oñati Abesbatzak abestuta.
20:00 - OSTARTE taldearekin erromeria, plazan.
22:00 - INGUMA, STREETWISE ETA AHANTZI ERROMEIXIA, taldeen kontzertuak, txosnagunean.
Jarraian, DJ M&M.
22:30 - OSTARTE taldearekin erromeria, plazan.
00:00 - TESTING-a, txosnagunean, Ailaket elkartearekin..
Urriak 4 | Igandea - Errosarixo eguna
09:00 - Aita Madina txistulari taldearen goiz-eresia.
12:00 - MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak bestuta.
12:00-14:00 - HAUR PARKEA, Olaitturrin..
Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
13:00 - BOLEROS 4 taldearen emanaldia, plazan.
16:30 - Patata tortilla txapelketa, jolasak (xake, futbolina…), musikaz girotua, txosnagunean.
Jarraian, DJ.
17:00 - 43. SAN MIGEL PILOTA TXAPELKETAKO FINALA, gazte eta nagusi mailako pilotariak, Zubikoa pilotalekuan.
Antolatzailea: Aloña Mendiko K.E.-ko Pilota Saila.
17:00-19:00 - Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat.
17:00-20:00 - HAUR PARKEA, Olaitturrin.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian.
20:30 - BALKOITIK BALKOIRAKO bertso-saioa,
Aitor Tatiegi eta Sustrai Colina, Kale Zaharrean.
22:00 - ABBA tributu taldearen kontzertua, plazan.
Urriak 5 | Astelehena - Errosarixo bixamona eguuna
10:00-12:00 - SOKAMUTURRA, Plazan.*
Ibiri ganadutegiko zezenak.
15:00 - BAZKARIA, txosnagunean.
17:30-19:30 - SOKAMUTURRA: Plazan*
Lopene ganadutegiko zezenak.
18:00 - BURRUNBA ELEKTROTXARANGA, kalejira
18:00 - DIBERTSIOAK, txosnagunean.
20:00 - PURO RELAJO taldearekin kontzertua, plazan.
* Oharra: 16 urtetik beherakoek guztiz debekatuta dute sokamuturrean parte hartzea. Udala ez da erantzule egingo norbaiti zerbait gertatzen bazaio. Hesian jarritako ezkutalekuak korrikalarientzat bakarrik dira.
