Oñatiko neska gazteen jabetze eskola, bilera irekia

Bilera

2022-11-07T18:00:00+01:00 2022-11-07T18:00:00+01:00 2022-11-07T18:00:00+01:00
  • 2022-11-07T18:00:00+01:00  2022-11-07T18:00:00+01:00
  • Gaztelekua
  • 688621213

Bilera

Oñatiko neska gazteen elkargune bat sortu nahi dugu; Identifikatutako beharren araberako proposamenak landu nahi ditugu, elkarlanean, ikuspegi feminista eta ahalduntzaile batetik.

OÑATIKO NESKA GAZTEEN JABETZE ESKOLA, SORTUKO DUGU?

Tailerrak, ikuskizunak, hitzaldiak, musika, dantza, kale-ekintzak… zer okurritzen zaizu? Nola antolatuko zenuke? Etorri eta kontaiguzue!

14 eta 20 urte bitartean badituzu, zatoz azaroak 7an, astelehenean, 18:00etan Gaztelekuan egingo dugun bilerara. Denon artean eraikiko dugu Oñatiko neska gazteen jabetze eskola!

Informazio gehiago: berdintasuna@onati.eus edo 688621213