Babesgune Klimatikoen sarea
Babesleku klimatikoak
Babesleku klimatikoak bero handiko egunetan herritarrek atseden hartu eta freskatzeko erabil ditzaketen espazio edo ekipamenduak dira. Bertan, tenperatura atsegina eta egoteko baldintza seguruak eskaintzen dira.
Bero egunetarako gomendioak
• Saihestu eguzkipean egotea eguneko ordu beroenetan (12:00–18:00).
• Edan ura maiz, egarri izan aurretik ere.
• Erabili arropa arina, kolore argikoa eta txapela edo kapela.
• Ahal denean, itzalean edo babesleku klimatikoetan atseden hartu.
• Arreta berezia jarri adinekoei, haurrei eta osasun-arazoak dituzten pertsonei.
• Gaizki sentitzen bazara, eskatu laguntza edo deitu larrialdietara 112.
Oharrak
• Espazio bakoitzaren sarbide- eta erabilera-arauak errespetatu.
• Barruko babesguneak erabiltzeko, egiaztatu aldez aurretik irekiera- ordutegia.
• Haize zakarra dagoenean, zuhaitzak dituzten kanpoko babesguneetan arreta berezia izan.
• Babesgune klimatikoek ez dute osasun-arreta edo larrialdi-zerbitzurik eskaintzen.
• Babesguneak egoera onean mantentzeko, erabili arduraz eta zaindu ingurunea.
*Informazio hau eguneratu egin daiteke.
