Maiatzeko egitaraua
2026/04/30
Badator maiatza, eta beste hil batez egitarau oparoa izango dugu Natur Eskolan.
Maiatzak 12. Txori kantuak identifikatzen ikasteko tailerra eta ibilaldia. 18:00etan Natur Eskolan elkartuko gara eta bi orduko iraupena izango du. Ibai Ugartek gidatuko du.
Maiatzak 24. Baso bainua Arantzazun. Iturrigorriko basoan murgilduko gara! 10:00etan Sindika aurrean elkartuko gara. Miriam Martinez de Egiduak gidatuko du saioa.
Izena ematea beharrezkoa izango da bi ekintzetan: natureskola@yahoo.es edo 943 71 64 04.