Ekaineko egitaraua
2026/05/29
Ekainean ere, bada zer egin Natur Eskolan!
Ekainak 13. Olakuako jaiak. Natur Eskolako ateak zabalik egongo dira goizean zehar (10:30 – 13:00). Gainera, ginkana txiki batean parte hartzeko aukera ere izango da Aldakiñoko basoan. Basoaz ikasi eta gozatzera animatzen? Gerturatu Natur Eskolara, bertan egongo da lehenengo pista!
Ekainak 16. Enarak eta sorbeltzak. Herritarren zientzia programa. 17:30etan Natur Eskolan, Imanol Biain-en eskutik. Habiak identifikatu eta lokalizatuz, lagun iezaguzu intsektujale eder horien kontserbazioan. Zatoz!