Oñatiko udala

Oñatiko Natur Eskola

1993tik zuekin!

1747903313434.jpeg

1993an lehenengoz ateak zabaldu zituenetik, ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazio jarduerak egiten ditu ikasle eta herritarrekin. Gainera, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren inguruan dagoenez, aukera ezin hobea eskaintzen du Arantzazuko, Araozko eta, oro har, Oñatiko natura eta giza jarduera ezagutzeko.

Eraikina bera, heziketarako bitarteko

Oñatiko Natur Eskolak 500 metro karratu baino gehiago ditu hiru solairutan banatuta. Hamar txoko ditu, eta hamaika berezitasun. Eraikina bera ere heziketarako bitarteko da.


Jantokia

Hamarretakoa egin eta bazkaltzeko gela, sutondoko berotasunak goxatutako txokoa.

 

Jangela.JPG


Sukaldea

Garai bateko baserrietako sukaldeetako tresna, lanabes eta erremintekin jantzia. Ogia, taloa, xaboia, paper birziklatua… egiteko gunea.

Sukaldea.jpg


Putzu-kobazulo

Kareharrizko hormak barrunbe eta altxorrez josita izaten dira. Iturburutik sortutako putzuak hezegune horietan sortzen den biodibertsitatea erakusten du. Kobazuloa ere bertan dago, sartzera ausartzen denarentzat.

 

Putzu kobazulo.JPG


Lehen solairuko diorama

Gure inguruetako ekosistemetan aurki ditzakegun animalien erakusketa. Euskal Herriko ibai, erreka, zelai, sastrakadi eta basoetako animalia mordo bat topatzeko aukera eskaintzen du txoko honek.

Diorama.JPG


Erreka

Gure eskualdean erreketako biodibertsitateak eta ekosistemek giza jardueren ondorioz pairatzen dituzten kalteak eta horientzako konponbideak ezagutzeko aukera eskaintzen du gela honek.

Erreka.JPG


Hariztia

Kantauriar isurialdean hain urriak diren hariztien garrantzia eta biodibertsitatea erakusten du, baita baso eta zuhaizti edo landaketen arteko desberdintasunak zein diren ere.

hariztia


Harkaiztia

Gure inguruetan dauden mendikate handienetako hegazti komunitateen habitata. Euskal Herriko sarraskijale guztien garrantziaz jabetu eta horiek errepliken bidez identifikatzeko aukera izateaz gain, eremu latz horietan kumatu edota babesa hartzen duten hainbat harrapari zein txori ere aurkituko ditugu.

Harkaiztia.JPG


Pagadia

Gure mendietako baso zabalenek gordetzen dituzten ezaugarriak eta biodibertsitatea ezagutarazten dituen txokoa. Mendeetan baso horietan egin den ustiaketa eredu jasangarria nolakoa izan den ikusteko, sortu diren pago-motzen garrantziaz jabetzeko eta haietan gordetzen diren eta galtzeko arriskuan dauden intsektu saproxilikoak ezagutzeko gela.

Pagadia.JPG


Baserria

Baserri munduak mendeetan sortutako etnografia ondarea eta horrekin batera garatu den biodibertsitatea erakusten duen txokoa. Garai bateko erlategia eta egungo erlauntzak, erlazainen lana, baserriekin harreman estua duten enara, hontz zuria, erle-txoria, mozoloa eta beste hainbat animalia ditugu bertan.

Baserria.JPG


Larrea

Goi-mendietako larre eta sastrakadietako biodibertsitatea eta ekosistema horien mantenuan artzaintzak duen garrantzia azaltzen duen gela. Horrez gain, Euskal Herriko arroka nagusien jatorria eta erliebearen sorrera eta bilakaera erakusten ditu. Paisaiaren aldaketaren eragile nagusiak ezagutzen eta gako dikotomikoen bidez arroka eta mineralak identifikatzen ere laguntzen du.

Larrea.JPG


Komuna

Komun lehorrak, ur beharrik ez dutenak. Uhal garraiatzaileek hondakin solidoak (gorotzak) konpost gunera garraiatzen dituzte, bertako zizareek luarra sortzeko. Hondakin likidoak kanpoaldeko hezegunera bideratzen dira, han landareen sustraiek araztu ondoren ur garbia errekara bueltatzeko.

 

Komuna2.JPG