Iraileko egitaraua
Irailean ospatzen den Mugikortasunaren Europako astearekin bat egiteko egitaraua daukagu Oñatin ere. Hausnar dezagun geure mugikortasun ohiturek ingurumenean, geugan eta besteengan duten inpaktuaz!
Irailak 12, larunbata, 9:30-13:00 Natur Eskolan. Mendian inklusioa bultzatzeko tailer teoriko-praktikoa. Oñatiko Trauti elkartearekin elkarlanean antolatuta, Joëlette aulkia erabiltzen ikasiko dugu, besteak beste. Saioa gidatzera Ibilki mendi-talde inklusiboko Cristian Rodriguez Morales etorriko da.
Irailak 16, asteazkena. Zubikoa kiroldegi pareko kalea, azoka ondoko biribilgunetik anbulatorioko biribilgunera artekoa, oinezkoendako bide bilakatuko da. 8:00-20:00 bitartean itxita egongo da errepidea.
Irailak 16-22. Herribusa doan. Doako Herribus zerbitzua egongo da aste osoan zehar, autoen gehiegizko erabilera baztertu eta garraio publikoa bultzatzeko.