El próximo lunes se renudan los servicios de recogida de residuos suspendidos debido a la crisis sanitaria

07/05/2020
Card image cap

Debagoieneko Mankomunitateak jakinarazi duenez, astelehenetik (maiatzak 11) aurrera COVID 19ak eragindako alarma egoera dela-eta etendako zerbitzuak berriz ere martxan jarriko dira. Hala, Urrutxuko Garbigunea herritar guztientzat irekiko da berriro, ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 eta 15:00-19:00 eta larunbatetan 9:00-13:30). Horrez gain, herriz herriko Garbigune Ibiltari zerbitzua ere martxan jarriko da (maiatzaren 21ean egongo da Olakuan), eta abian izango dira, baita ere, traste zaharren (ostegunetan, 20:00) eta ehunkien nahiz berrerabilgarrien bilketa zerbitzuak.

 

Fuente: Hondakinen bilketan etenik egon diren zerbitzuak berriro martxan jarriko dira datorren astelehenean

Suscríbete al boletín

Recibe las noticias de Oñati uan vez por semana!