Trikitika Eguna

Ekitaldia

2022-06-25T12:00:00+02:00 2022-06-25T12:00:00+02:00 2022-06-25T12:00:00+02:00
  • 2022-06-25T12:00:00+02:00 2022-06-25T12:00:00+02:00 - 2022-06-25T19:30:00+02:00 2022-06-25T19:30:00+02:00

Ekitaldia

Trikitika Eguna ospatuko da ekainaren 25ean, lehen aldiz

TRIKITIKA eguna: TRIKITIXA eguna + HIKA eguna. Biak batera ospatuko dituzte, Lizargarate trikitizale elkartearen eta Ingo Xonau! taldearen ekimenez. Egun osoko festa izango da, San Juan egunaren biharamunean.

Eguerdian Oñatiko trikitilariek girotutako triki-hika-poteoa egongo da, gero hika-bertso-bazkaria eta arratsaldean Eingo txarangak alaitutako triki-hika-poteoa, dantzarako aukera ere emango duena.

Hika-bertso-bazkarian hiru bertsolarik hartuko dute parte: Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Eli Pagola arituko dira bertsotan. Txartelak Txokolaterixan daude salgai, 20 euroan, ekainaren 21a arte. 

Egitaraua

12:00 Triki-hika-poteua, Lizargarateko trikitilarixekin. Arrano tabernan hasitta

14:00 Hika-bertso bazkaria, Antixena parkian

19:30 Triki-hika-dantza-poteua, Eingo txarangiarekin. Plazan hasitta