Salida montañera “Tokien izena, Lurraren aurkibidea”

Organizado por Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak
Cuándo 26/10/2019 09:30
Dónde Arantzazuko Parketxean
Nombre
Teléfono de contacto 943 78 28 94
Agregar evento al calendario vCal
iCal
Tokien izenak.jpg

Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideek antolatutako aurtengo azken mendi-irteera burutuko da Aizkorri-Aratz Natura Parkean. Ibilaldia Arantzazuko inguruetan izango da, oraingo honetan gidaria Luis Mari Zaldua onomastikaria izango da eta toponimia baliatuko du, tokien izenak alegia, gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutu eta sentiarazteko.

Inguruneak, gizakiak ingurunearengan bezalaxe, izaki bizidunengan eta hizkuntzengan eragiten du. Mundu guztian barrena, gizakiak bere ingurunea izendatu egiten du eta hizkuntza du horretarako bitartekoa. Leku-izenek gizakiaren bizimoduaren berri ematen digute eta inguruan ohikoak diren osagaiez osatuta daudenez, garaian garaiko nahiz lekuan lekuko giza-talde bakoitzak bere inguruneaz egindako interpretazioa ezagutzeko aukera ematen digute. Toponimoak beraz, ingurunearekin zuzenki loturik daude eta ingurunea eraldatzean, hiztunak desagertzean, nahiz hizkuntza batek bestearen lekua hartzen duenean, denboran irauten duten lekuko azkenak dira.

  • Abiapuntua: Arantzazuko Parketxea
  • Irteera-ordua: 9:30 (3-4 orduko iraupena)
  • Datu teknikoak: 5km eta 300m inguruko desnibela
  • Zailtasuna: ertaina (publiko orokorrari zuzendua)
  • Prezioa: 3€
  • Hizkuntza: Euskara

*Ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
 
Informazioa eta erreserbak:
943 78 28 94/ 699 335 183
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

« Octubre 2020 »
Octubre
LuMaMiJuViDo
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031