- https://www.xn--oati-gqa.eus/es/agenda/tertulixan-con-la-escritora-txani-rodriguez-hernandez
- Tertulixan con la escritora Txani Rodríguez Hernández
- 2022-10-25T18:30:00+02:00
- 2022-10-25T18:30:00+02:00
- Tertulixan, club de los y las lectoras
Tertulixan con la escritora Txani Rodríguez Hernández
Charla
- 2022-10-25T18:30:00+02:00 2022-10-25T18:30:00+02:00
- Kultur etxeko zine aretoan
Charla
"Udal liburutegiko gaztelaniazko irakurketa taldeak gonbidatuta, Los últimos románticos nobelari esker 2021eko gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen Txani Rodríguez Hernández (Laudio, 1977) kazetari eta idazle arabarrarekin solasean aritzeko aukera izango dugu urriaren 25ean, kultur etxeko zine aretoan (18:30).
Mónica Leivak gidatu eta dinamizatuko du saioa, eta irekia izango da, herritar guztientzat, irakurle taldeko kide izan ala ez.
Idazlea ez ezik, kazetaria eta gidoigilea ere bada Txani, eta lau eleberriz gain, kontakizun bilduma bat eta bost komiki ere argitaratu ditu. Sormenezko idazketa irakaslea da Bartzelonako Ateneu eta Bilboko ALFA Literatura elkartean, eta hainbat komunikabidetan ere kolaboratzen du, besteak beste Radio Euskadiko Pompas de papel saioan."
Iturria: Kontzejupetik aldizkaria