- https://www.xn--oati-gqa.eus/es/agenda/tertulia-sobre-el-comic-con-iban-zaldua-julen-ribas
- Tertulia sobre el comic con Iban Zaldua & Julen Ribas
- 2025-10-14T18:00:00+02:00
- 2025-10-14T18:00:00+02:00
- Liburutegien Nazioarteko Eguna / Día de las Bibliotecas
Tertulia sobre el comic con Iban Zaldua & Julen Ribas
solasaldia
- 2025-10-14T18:00:00+02:00 2025-10-14T18:00:00+02:00
- Liburutegian
solasaldia
Botere handi batek eta Azken garaipena / Iban Zaldua eta Julen Ribas (Ikastolen Elkartea) komikien inguruko solasaldia.
Liburutegien Nazioarteko eguna dela eta, Iban Zaldua eta Julen Ribas gonbidatuko ditugu Oñatiko Udal Liburutegira.
Botere handi batek, Xabiroi komiki aldizkariaren hemezortzigarren albuma da. Xabiroi komikigile askoren topaleku da, izan gidoigile edo izan marrazkilari. Horietako bi dira Iban Zaldua eta Julen Ribas. Xabiroi aldizkariak bigarrenez batu ditu lan honetan. Aurrekoa Azken garaipena izan zen, duela urte batzuk argitaratua eta Euskadi Literatur saria irabazi zuena.
Franco diktadorea hil berritan, Bardean Espainiako Armada lantzen ari zen super-gizakien programa bertan behera geratuko da. Hainbat super-gizaki ordea, dagoeneko sortuak dira, eta ihes egin dute leku hartatik. Haietako batzuk Euskal Herrian geratuko dira, eta euren botereak erabiliko dituzte. Hastapenean, euskal gatazkarekin zerikusirik duen ezertan eskuk-hartzerik ez dutela egingo adostu arren, hainbat gertakizun kari, berehala hartuko dute parte alde batean zein bestean. Euskal gatazkaren inguruan, izenak eta beste hainbat elementu asmatuak izan arren, erraz identifika daitezke komikian agertzen diren pasarte askoren atzean dauden benetako gertaerak eta izen batzuen atzean ageri diren pertsonak. Hala ere, ez da historia liburu bat, ezta komiki historiko bat ere. Historia alternatibo bat da, eta, ondorioz, literarioa. “Biolentzia, biolentziaren ondorioak eta albo kalteak, biktimak, biktimarioak… ageri dira, baina helburu artistikoa du lan honek. Gai horien inguruan irakurlea hausnarketa egitera bultzatzen badu, askoz hobeto” Zalduaren hitzetan.
Bigarren komikian, Azken garaipena izenekoan, egileek erregistroz aldatu eta intrigazko istorio bat kontatzen digute. Zientzia-fikzioa, historia-fikzioa eta polizia-intriga zirraragarria kontakizun berean bilduta.
Egileak zuzenean ezagutzeko aukera paregabea. Saio irekia. Gonbidatuta zaudete!