- https://www.xn--oati-gqa.eus/es/agenda/potx-eta-lotx
- Potx eta Lotx inauterietan
- 2026-02-12T17:30:00+01:00
- 2026-02-12T17:30:00+01:00
- Inauterietako egitarauan barne
Potx eta Lotx inauterietan
- 2026-02-12T17:30:00+01:00 2026-02-12T17:30:00+01:00
- Santa Ana antzokian
Gonbidapenak Txokolateixan, otsailak 2tik aurrera.
Potx eta Lotx pailazoek, Izaskun eta Xabi Sound-ekin batera emanaldi berezia eskainiko dute.Oñatiko inauteriaren baitan sortutako istorioa izango da eta inauteri lan-taldeko kideak ez ezik, herriko ikastetxeetako haurrak izango dituzte lagun oholtza gainean
Potx, Lotx, Izaskun eta Xabi Sound Oñatiko inauterietan barrena murgilduko dira oraingo honetan, izan ere, Konde eta Kondesaren etorrera ikustera joateko plana antolatu baitute.
Plazara bidean, hainbat pertsonaiekin egingo dute topo; hartza, naturako elementuak, txokolateroak, umea… pertsonaia hauek ezagutzeko aitzakia izango da hori, baina, ohi modura, barre algara, kantu eta musikaren erritmoan egingo dute.
Transmisiorako tresna gisa sortu da, besteak beste, antzezlan berezi hau. Oñatiko inauteri lan-taldearen asmoa bada nolabait herrian ospatzen den inauteria haurren mundura gerturatzea; haurrek pertsonaiak ezagutzea, Oñatiko inauteriaren istorioa edota kontakizuna zein den ulertzea, eta guzti hau haien parte sentitzea. Helburu horiei erantzuteko asmoz sortu dute ikuskizuna.
(Kontzejupetik aldizkaria)