Mendi hamabostaldia 2015

Organizado por Aloña Mendi elkartea
Cuándo 19/11/2015
de 19:30 a 20:00
Dónde Kultur etxean
Agregar evento al calendario vCal
iCal

Azaroak 10, martitzena, 19:30: Inkayak, Inken bailarak piraguan (gaztelaniaz). Sinopsia: Bada mendi ingurua ezagutzeko beste modurik. Ibaiak dira mendiak zeharkatzen dituzten bide naturalak eta Eneko Iartza Arabolatza euskal kayakari abenturazaleak Peruko ibai luze eta sakonetako ikuspuntua aurkeztuko digu. Hego Ameriketako zibilizazio nagusiena izan den Inken lurraldea ezagutuaz Eneko eta kideek egun ugaritako espedizio luzeak egin zituzten Andeetako ibaietan zehar, beharrezko guztia txalupa barruan eramanez, batzuk arroila sakon eta altitude handian hasi eta Amazoniako oihanean bukatuaz, ia amaiezinezko ur-bizietan konkista aurreko garaietako bizimoduaren hondakinak ikusiaz.

Azaroak 11, eguaztena, 19:30: Cho Oyu. Oier Plazaola urretxuarrak 2014 urtean Cho Oyura eginiko espedizioari buruzko emanaldia.

Azaroak 13, egubakoitza, 19:00: Espeleologia emanaldia eta Aloña mendi saileko argazki lehiaketaren sari banaketa.

Azaroak 17, martitzena, 19:30: Unai Mendia, eskalada mistoari buruz. Gaur egun, alpinismo munduan, altuera aurkitu gabe, konpromisodun lerro zail eta berritzaileen bila dabilen generazio berriko adierazle handienetako bat dugu Unai Mendia. Pirinioak eta Alpeak dira haien jomuga, eta eskalada mistoan, harri eta izotzetan, abangoardia dira gaur egun.

Azaroak 19, eguena, 20:00: Zinekluba. Valley Uprising. Eskalatzaileen sakontasun filosofikoa agertzen da filmean, mendiarekin duten harremana, performance-arekin, eta mugak gainditzeari dioten errespetua. 50 hamarkadako naturalismotik eta beatniketatik ekinda, hippyen iraultzatik zehar igarota, LSDa, 60eko musika, Caldwell eta Alex Honnold egungo eskalatzaile puntakoetaraino.

« Diciembre 2020 »
Diciembre
LuMaMiJuViDo
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031