Jostailuen truke azoka, jostailuak jasotzeko eguna

Cuándo 11/12/2018 a 16:45 a
13/12/2018 a 19:45
Dónde Txaloka ludotekan
Agregar evento al calendario vCal
iCal
Jostailu-Truke-info

Gabonak datozela eta, Txaloka udal ludotekatik jostailu truke egitasmoa jarriko dugu martxan. Egitasmo honen helburua, jostailuak berrerabiltzea, kontsumismoa murriztea, elkartasuna eta lankidetza bultzatzea eta jostailuei bigarren aukera bat ematea da.

Urtero lez, interesatuok 3 egun izango dituzue erabiltzen ez dituzuen jostailuak ludotekara ekartzeko: abenduak 4, 11 eta 13. Ordutegia: 16:45etatik 19:45ak arte.

 - BALDINTZAK:

  • Egoera onean eta osorik egon behar dira.
  • Sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerak erakusten dituztenak ez dira jasoko (pistolak, … ).
  • Panpin eta garraioak txartel baten truke

Abenduaren 15ean, larunbata, bildutako jostailuekin azoka burutuko dugu Txaloka udal ludotekan, 11:00etatik 13:00etara. Azokara haur bakoitzak bere txartelak ekarri, eta jostailuengatik aldatuko ditu.

« Diciembre 2018 »
Diciembre
LuMaMiJuViDo
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31