Intxaurra

Antzerkia

2023-02-12T19:00:00+01:00 2023-02-12T19:00:00+01:00 2023-02-12T19:00:00+01:00
  • 2023-02-12T19:00:00+01:00 2023-02-12T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia

Antzerkia

Trabajo premiado con la beca Arnasguneak concedida dentro de la campaña ARNASA GARA impulsada por UEMA, Eusko Jaurlaritza y Nafarroako Gobernua

Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza du. Onddoren batek kalte egiten dio, eta fruituak, kanpoko azal eta guzi erortzen dira lurrera. Terexak ez du sendagaiarekin asmatzen. Burutan du bere garaian konponbideren bat aurkitu zuela, baina burua ere galtzen hasia denez, ez du zehaztasunez gogoratzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Gero eta nekezagoa zaio arnasa hartzea.

Terexak tarteka herriko medikuaren eta Xorrotxa, gaztetako adiskidearen bisitak jasotzen ditu. Bi lagun hauez gain, bere eldarnio eta ametsetan bertze hiru pertsonaiarekin eginen du topo Terexak. Piarres, bere birraitatxi Ganixen lagun mina, lehen mundu gerran hildakoa, Osaba Martin, errefuxiaturik zegoela ekintza batean hil zutena, eta Terexaren ama azkenik.

Hiru pertsonaia hauen mamuekin Terexaren familiaren historia ezagutuko dugu. Errealismo magikoan murgildu eta irudi poetikoak baliatzea da asmoa. Terexaren sentimendu eta emozioen bidez, inguratzen gaituen ekosistemak, inguratzen gaituzten baldintzek, guregan duten eragina azalerazi. Inguruko baldintzek eta ezaugarriek eragiten dutelako herriengan, hizkuntzengan, jendearengan… inguratzen duten lurrek landareengan eragiten duten moduan.

FITXA ARTISTIKOA:

· Zuzendaria: Manex Fuchs
· Antzezleak: Ainara Ribera, Gaizka Sarasola, Iban Garro, Josune Etxepare, Juanen Saralegi eta Ritxi Abril.
· Testua eta dramaturgia: Gaizka Sarasola
· Soinu diseinua: Ibai Gogortza
· Argi diseinua: Andoni Mendizabal
· Atrezzoa / Eszenografia: Eduardo Conde
· Ekoizpena: Martxel Rodriguez

MAIRU antzerki taldea