Haur liburutegiko irakurketa-klubaren saioa

Cuándo 22/11/2017 17:30
Dónde Haur liburutegian
Nombre
Teléfono de contacto 943 71 61 11
Agregar evento al calendario vCal
iCal

Bularretik Mintzora kanpainaren baitan Irakurketa-Klubak izeneko saioak burutuko ditugu aurten ere. Saio hauetan, gurasoek eta haurrek ekimen batzuk burutzen dituzte elkarrekin, Galtzagorri Elkarteko profesionalek gidaturik. Hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta hainbat ekimen lasai liburuak ezagutuz gozatzeko eta idatzizko literaturaren curriculum bat pixkanaka osatzen hasteko.

Helburuak:

  • Irakurketa sustatu
  • Kalitatezko euskal bibliografia ezagutu
  • Guraso/hezitzaile eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu
  • Guraso/hezitzaileak ozenki irakurtzen trebatu
  • Haurrek giro lasai batean gozatu dezaten lortu

Saioak:

3 saio izango dira guztira:

Azaroaren  8, 15 eta 22an, arratsaldeko 17:30etan. Lur Korta ipuin kontalariaren gidaritzapean.

Gehienez 12 haurrek hartuko dute parte, 4-6 urteko haurrak beraien ama/aita edo hezitzailearen laguntzarekin. Izena ematen dutenek hiru saioetan hartu beharko dute parte. Kopurua mugatua denez eskaerak jaso ahala hartuko ditugu kontutan.

« Noviembre 2017 »
Noviembre
LuMaMiJuViDo
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930