Conferencia sobre el suicidio

Conferencia

2023-09-25T18:30:00+02:00 2023-09-25T18:30:00+02:00 2023-09-25T18:30:00+02:00
  • 2023-09-25T18:30:00+02:00  2023-09-25T18:30:00+02:00
  • Santa Ana antzokia

Conferencia

Organizada por ELKAR ZAINDUZ taldea

Dolu-prozesuetan laguntzeaz gain, heriotzarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldi-solasaldiak ere antolatzen ditu Elkar Zainduz taldeak, gai hauen inguruko gizarte-sentsibilizazioa sustatzeko asmoz. Ildo horretan, doluari eta zaintza paliatiboei buruzko hitzaldiak antolatu izan dituzte eta, orain, suizidioaren gaia jarriko dute hizpide. "Heriotza gai deserosoa da, eta horri buruz pentsatzea are gehiago. Askotan pentsatu izan dugu: zergatik da hain zaila heriotzari buruz hitz egitea eta onartzea? Zergatik ezin da bizitzaren parte gisa txertatu? Zergatik da hain beldurgarria? Beharrezkoa iruditzen zaigu heriotzari buruz gehiago hitz egitea, baita suizidioari buruz ere. Suizidioa osasun publikoko arazoa da, milaka pertsonari eragiten diona, baina estigmaz, mitoz eta tabuz inguratutako gaia izaten jarraitzen du", adierazi digute elkar Zainduz taldekoek.

Doluak eta eritasun larriek eragindako oinazea pairatzen duten pertsonei laguntzeko asmoz sortutako BIDEGIN elkartearen sortzaile Izaskun Andonegi erizaina izango da hizlaria.

Iturria: Kontzejupetik aldizkaria