Concurso y degustación de quesos

Lehiaketa

2021-10-02T11:00:00+02:00 2021-10-02T11:00:00+02:00 2021-10-02T11:00:00+02:00
  • 2021-10-02T11:00:00+02:00 2021-10-02T11:00:00+02:00 - 2021-10-02T12:00:00+02:00 2021-10-02T12:00:00+02:00
  • Azoka Kultura Gunea

Lehiaketa

Dentro de la programación de Azoka Kultura Gunea

Aurtengo egoera bereziak eragindako murrizketa eta arauak medio, gazta lehiaketa eta dastatzea plazan muntatuko den karparen barruan izango da.
Epaimahaiak aurkeztutako gaztak dastatzen dituen bitartean herritarrek ere gazta berberak dastatzeko aukera izango dute, horretarako antolatuko diren mahaietan eserita.

Horretaz gain, karparen kanpoaldean salmenta postua jartzeko aukera izango du hala nahi duen artzainak, udalak horretarako muntatuko dituen mahaietan.

 

GAZTA LEHIAKETA eta DASTAKETA

Gazta lehiaketa eta dastatzean parte hartzeko GAZTAK NORBERAK EGINDAKOAK izatea beharrezkoa da, eta honekin batera, gaztak aurkezten dituen artzaina HERRIKOA izatea. Aurkeztutako gazten pisua, gutxienez 800 gr.takoa izatea eskatuko da.

SARIAK:
1. SARIA ....... 150 €
2. SARIA ....... 100 €
3. SARIA ....... 60 €
Herritarren saria ... 100 €

Izen-ematea BASERRITARREN ELKARTEAN
Epea IRAILAREN 26an amaituko da.

Oharra: Datorren URRIAREN 2an, goizeko 9:00etan aurkeztu beharko dira produktuak FORUEN PLAZAN.
Karparen kanpoaldean gazta salmenta postua jarri nahi duenak hala adierazi beharko du izena ematean.

 

Sarrerak irailak 18an, 10:30ean, jarriko dira eskuragarri www.oñati.eus, Txokolateixan eta leihatila digitalean.
Entradas disponibles a partir del 18 de septiembre.