Musikegunak 2022 - Concierto de la pianista Gloria De Piante Vicin

Musika

2022-11-20T19:00:00+01:00 2022-11-20T19:00:00+01:00 2022-11-20T19:00:00+01:00
  • 2022-11-20T19:00:00+01:00 2022-11-20T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia

Musika

Madina 50. urteurrena / 50 aniversario de Madina

Gloria De Piante Vicin piano-jotzaile italiarra bakarlari eta ganbera-musikari gisa aritu da Europan, Amerikako Estatu Batuetan eta Ekialde Ertainean. Hainbat kontzertu-areto ospetsutan aritu da, hala nola Londreseko Duke 's Hall-en, Pariseko Ecole Normale Supérieure-n, Dallaseko Meyerson Music Center-en,..

Hainbat konpromiso garrantzitsu izan ditu azken aldian, esaterako Orchestra della Svizzera italiana-rekin, Richard Straussen Burlesquen bakarlari gisa jotzea, non, kritikarien arabera, " literalki, Aretoari Piano-jotzailea izugarri gustatu zitzaion". Frederic Chopinen 2. Kontzertuaren op. 21 Orchestra Arcadia-rekin Auditorio della Radio de Lugano-n interpretatzea edota Musika Garaikidearen Nazioarteko Jaialdian eta Tjeknavorian Jaialdian, Teherango Vahdat aretoan aritzea.

Azken urteotan, Gloria De Piante Vicin orkestra-zuzendaritzan ere aritu da, orkestra zuzendaritzan Goi-Mailako Ikasketa Ziurtagiria lortuz Zürcher Hochschule der Künste-n, Marc Kissoczyren zuzendaritzapean, eta, besteak beste, Karlovy Vary-ko Orkestra Sinfonikoa zuzendu du.