Bizitzaren katedrala

Musika

2025-06-27T22:00:00+02:00 2025-06-27T22:00:00+02:00 2025-06-27T22:00:00+02:00
  • 2025-06-27T22:00:00+02:00  2025-06-27T22:00:00+02:00
  • Arrikrutz-Oñatiko kobak

Musika

Programa Kalean

Kontzertua hau da Ganbara abesbatzaren aurtengo 'Udako Gauak' kontzertua. Emanaldirako propio sortutako obra bat estreinatuko dute bertan, eta abesbatzaz gain aktore bat (Danel Teran) ere izango da oholtza gainean. Horrela, entzuleek euskal musika eta Arrikrutzeko historiaz gozatzeko aukera izango dute.

"Bizitzaren katedrala" du izenburua emanaldi honetarako propio enkargatu den obra, eta Eva Ugalde donostiarrak konposatu du, Josu Zubiaren testuekin. Haitzuloaren.sorrera eta bertako bizitza deskribatzen duen suite bat.da, eta lau zati ditu: 1. Taupa eta indar (koru mistoa eta.pianoa); 2. Tantaz tanta (ahots zuriak eta pianoa); 3.Babes.nazan (koru mistoa eta pianoa); 4. Bizitzaren lorratza (koru.mistoa, ahots zuriak eta pianoa). Amaia Zipitria izango da piano-jolea.

100 lagunentzako tokia egongo da soilik.