Asgarth y Basati en directo

Musika

2023-03-11T22:00:00+01:00 2023-03-11T22:00:00+01:00 2023-03-11T22:00:00+01:00
  • 2023-03-11T22:00:00+01:00 2023-03-11T22:00:00+01:00
  • Gaztelekua

Musika

ASGARTH
1997an sortu zen Asgarth heavy metal taldea Donostian. Beraien lehen etapan oihartzuna izan zuten lau disko kaleratu zituzten harik eta 2007an taldea desegitea erabaki zuten arte. Urte batzuk pasata, 2020an itzulera iragarri zuten eta 2022 amaieran argitaratu zuten Zeldatik disko berria. Konfinamendu garaian, etxeko zeldatik konposaturiko hamaika abesti berrirekin osatu zuten diskoa eta Usurbilgo Haritz Harreguy estudioetan grabatu zuten. Euskal heavyak izan duen talde mitikotzat har ditzakegu eta Verdury Hall-Gaztelekuan bertatik-bertara ikusteko aukera izango dugu.

BASATI
Tolosaldean sortu zuten Basati taldea 2017an. Rocka eta metala uztartzen dute eta hasieran beste talde batzuen bertsioak jotzen bazituzten ere, segituan ekin zioten beraien abestiak sortzeari. Hala, 2020an kaleratu zuten taldearen izen bera daraman, doinu indartsu eta melodikoekin osaturiko beraien lehen diskoa.

Testua: Gaztelekua