Anbotoko Mari

Ikuskizuna

2023-10-29T17:00:00+01:00 2023-10-29T17:00:00+01:00 2023-10-29T17:00:00+01:00
  • 2023-10-29T17:00:00+01:00 2023-10-29T17:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia
  • Visitar web

Ikuskizuna

De la mano de Logela Multimedia

3-10 urte arteko haurrei zuzendutako ikuskizuna, Logela Multimedia taldearen eskutik, udaleko Kultura sailak antolatuta. Antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen ikuskizun multimedia.

Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora.
Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin.
Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko.
“Anbotoko Mari” antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da.

Egilea: Logela Multimedia
Zuzendaria: Imanol Garaizabal
Dramaturgia zuzendaria: Sonia Villamor
Gidoia eta testua: Edorta Barruetabeña
Aktoreak: Eneritz Garcia, Unai Eleizalde eta Ander Garaizabal
Jantziak eta atrezzoa: Ainara Barrainkua
Bideoak: Basque Films eta Imanol Garaizabal
Musika: Ander Garaizabal
Iraupena: 55 min.