Oñatiko udala

2. fasea: LEHENESTEA

Irailean zehar jasotako proposamenak eztabaidatu eta lehentasunaren arabera puntuatu, ordenatu eta hierarkizatzen dira leheneste fasean. Izan ere, jasotako proposamen guztiak garatzea ez denez bideragarria, eta bozka fasean proposamen guzti horiek aztertzea ere konplexuegia izango denez, derrigorrezkoa da herritarren artean Oñatiren beharretara egokienak diren horiek zeintzuk diren adostea. Hala, proposamenak bi multzotan desberdinduko dira: lehentasuna dutenak eta bigarren mailakoak.

Horretarako, urrian zehar aurrez aurreko 2 saio egingo dira, herritar guztiei irekiak. Ez duzu zertan proposamenik egin behar izan leheneste fasean parte hartzeko, izan ere, ikuspegi anitzak aberasgarriak dira beti. 

Baina nola egiten da lehenesteko ariketa hau? Bada, bi urratsetan.

2.1. Irizpideak zehaztu

Nola erabaki zein proposamen diren egokiagoak oñatiarrontzat? Zertan oinarrituko gara? Bada, irizpideetan.

Aurreko ekitaldian bezala, hauek izango dira ezarritako irizpideak:

  • (1) Onuradun kopurua: zenbat herritarrei eragiten dio proposamenak?

→ Proiektuak herritarren artean duen inpaktu orokorra, hau da, zenbat pertsonari egingo dien mesede edo eragingo dien zuzenean edo zeharka.

  • (2) Onuradunen ezaugarriak: generoa, adina, jatorria eta antzeko faktoreak kontuan hartuta, proposamenak pertsona edo talde zaurgarriei laguntzen die?

→ Ekintzak zein neurritan zuzentzen diren bereziki zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei edo taldeei (adinekoak, gazteak, emakumeak, migratuak, etab).

  • (3) Eskaera historikoa: poposamena herritarrek edo herritar talderen batek egindako aspaldiko eskari bati erantzuten al dio

→ Denboran zehar errepikatu den eta oraindik konpondu ez den herritarren eskaera bati erantzuten dion neurria.

  • (4) Epe laburrean exekutatzeko erraztasuna: proposamena gauzatzea erraza eta bideragarria al da 2026-2027 urteetan zehar?

→ Ekintza praktikan jartzeko behar diren aurretiazko ezagutza, baliabide eta denboren araberako bideragarritasuna.

 

2.2. Proposamenak lehenetsi

Bigarren zeregina irizpideak aplikatzea izango da, puntuaketa bitartez. Horrela, proposamen bakoitzari herritarrek emandako puntuen batuketaren emaitzaren arabera ordenatuko dira proposamenak. Ariketa hau tailerretara gerturatzen diren herritar guztien artea egingo da.

Jasotako proposamen kopurua handia izan denez, ariketa bi tailerretan banatuko da. Tailer bakoitzean alor ezberdinetako proposamenak aztertuko dira.

Aurrez aurreko saioen egutegia:

Eguna

Ordua

Tokia

Alorrak

Urriak 14 (asteartea)

18:00etatik 20:00etara

Kultur Etxea (erakusketa gela

  • Azpiegiturak (plaza, komunak, frontoia…)
  • Hiri altzariak (bankuak, argiztapena, iturriak…)
  • Irisgarritasuna (espaloiak, zebra-bideak, oztopoak…)…

Urriak 22 (asteazkena)

18:00etatik 20:00etara

Kultur Etxea (erakusketa gela)

  • Kirola
  • Aisialdia
  • Gaztaroa
  • Zahartzaroa
  • Kultura
  • Mugikortasuna (aparkalekuak, errepideak kaleak, oinezko gunea, bizikleta…)
  • Landa-eremua
  • Berdeguneak
  • Ingurumena