Emaitzak

Leheneste fasearen emaitzak

Bidali eragozpenak

Ekarpenak uztailaren 4tik 25era

Ez da eragozpenik jaso


54 proposamenek egin dute aurrera leheneste fasean. Iraila bitartean proposamen horien bideragarritasuna aztertuko du Udalak. 

 

Azpiegiturak:

  • Kioskoa, plaza eta frontoi ingurua konpondu eta eraberritu. Zoruko irregulartasunak konpondu, berdeguneak konpondu, kioskoa eta alturan dauden espazioak (jardinak) kentzea aztertu. Gernikako zuhaitza mantendu, espazio irekiago bat sortzeko.
  • Azoka eraberritu: argiteria hobetu, irisgarritasuna hobetu, hotza ekiditeko zabaldu eta ixten diren ateak jarri...
  • Negurako egonlekuak egokitu. Neguan kalean egoteko lekuak egokitu, adibidez, bankuei aterpetxoa jarrita.
  • Komun publiko finkoa ipini ur-txorroten parkearen ondoan.

Kultur esparruko azpiegiturak:

  • Santa Ana aretoan taldeentzat lokala. Ekintzak antolatzen dituzten taldeentzako biltegia egokitu.
  • Eltzian musika grabatzeko aretoa egokitu, entsegu lokalen ondoan.

Argiteria publikoa:

  • San Martingo plazoletan argiztapena gehitu, ilunegi dago eta.
  • Arboledako argiteria aldatu. Argi gutxi dago eta ilun dago.

Herriko paisaia:

  • Olakuako estankea biziberritu.
  • Graffitiak edo muralak herriko hainbat gunetan egiteko lehiaketak antolatzea. Adibidez, Kasablankako bidegorriko tunelean.

Hiri altzariak:

  • Bidaurretako iturriko txorrota konpondu.
  • Kanpantxoko iturria berriztu eta atzealdea babestu, hondakinik ez iristeko bertara.
  • Bankuak, barandillak eta zorua garbitu eta margotu Olakuan (16-17-18 inguruan).
  • Zaborrontziak aldatu eta gehiago jarri. Burdinezko zaborrontzien ordez San Martinen dauden egurrezkoen antzekoak ipini. Horrez gain, zaborrontzi berriak ipini Usakon, Usakora bidean, plazan, txutxe-denda inguruetan, Korreos-eko parkean, plazako iturri ondoan, frontoi ondoan, Zubillagara bidean, Ongi kanpoan...

Herrigunea:

  • Herrigune historikoaren bilakaera aztertu (zerbitzuak, negozioak, belaunaldi aldaketa, degradazio urbanistikoa...) eta ekintza plana garatu.

Irisgarritasuna:

  • Kale Zaharreko espaloiak eraberritu eta zabaldu, irisgarritasuna bermatzeko (gurpildunentzako oztopoak kendu, bankuak ipini, oinezko bihurtzea aztertu... Faseka egin daiteke.
  • Arantzazuko Ama kale osoan irisgarritasuna hobetu.
  • Arboleda irisgarriago egin: oinezkoen ibilbidea berdindu, oztopoak kendu eta bankuak berritu.
  • San Lorentzoko goiko partea irisgarriago egin: espaloiak, zebra-bideak...
  • Azkoagain barneko irisgarritasuna hobetu. Gurpildun aulki eta haur-kotxeekin bertara iristeko eta ibiltzeko moduan eraberritu. Komunera joateko aukera ahalbidetu.
  • Natur Eskolara doan zubiko hesian sarea ipini, hesiak zulo handiak dituelako.
  • Barandillak jarri anbulategi inguruan, Zubikoa frontoian (harmailetara igotzeko), San Martinen…
  • Eskailera elektrikoak zaharren egoitzara. Erresidentziara igotzeko modua erraztu (eskailera bidez, zinta bidez...) irisgarritasuna hobetzeko.

Mugikortasuna:

  • Portalekua gunean oinezkoen pasabidea babestu, errepidea gurutzatzea seguruagoa izan dadin.
  • Udaltzaingoko eta anbulategiko biribilguneen arteko gunea peatonalizatzea edo segurtasun barrerak ipini.
  • Moiua kalearen irisgarritasuna hobetu Telefonikatik musika eskolara artean: espaloiak, abiadura moteltzeko elementuak.
  • Kalegoienatik Jaumendiko bidegurutzera arteko bidean oinezkoen irisgarritasuna bermatu, Lezesarri auzoak aurkezturiko proiektuaren arabera.
  • Bidegorria eta oinezko bideak bereiztu piboteekin. Adibidez, Ugarkalde eta Bidaurreta artean, oinezkoak bizikleten eremura pasatzen direlako.
  • Errepidean dauden bidegorriak bereizi. Bizikletek eta autoek partekatzen dituzten bideetan bidegorri berriak egin.
  • Bizikletak garbitzeko Bidebarrietako gunea hobetu. Giltzaz itxitako kaxa batean egotea mangera eta grifoa. Mangera berriak ipini: presio gutxi dute, denbora gutxi irauten du urak...
  • Auzuneetan bizikletak uzteko tokiak egokitzea, adibidez, Ugarkaldeko 15-16 atarien aurrean. Leku asko dago, eta ez luke pasorik oztopatuko.
  • Parking publikoetan ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak.
  • Urrexolako bidean hesiak ipini, seguruagoa izateko.
  • Autoen abiadura murrizteko oztopoak ipini Eltzia eta Garaiko etxeen arteko bidean, zebra-bideak gurutzatzea segurua izan dadin.

Landa bideak:

  • Auzoarteko bidezidorrak garbitzea /berreskuratzea (1). Existitzen diren bidezidorrak eta bide-zortasuna dutenak berriro zabaltzea. Adibidez, Murgia auzoko Umerez baserritik Olabarrieta auzoko tellerixara doana.
  • Auzoarteko bidezidorrak garbitzea / berreskuratzea (2). Jadinazpitik Usakora doan auzo-bidea konpontzea.
  • Auzoarteko bidezidorrak garbitzea / berreskuratzea (3). Garagaltzako kaltzadatik abiatuz, Kurpide gaineko iturritxoan hasten den eta Soraluze hotelera doan ibilbidea errekuperatu.

Landa lurzorua:

  • Iturrigorriko zelaiak berreskuratu eta zaindu. Familian egun-pasa joateko egokitu.

Berdeguneak:

  • Berezaoko hariztiko mahaiak eta bankuak eraberritu edo berriak ipini.

Jolas parkeak:

  • Ikastola ondoko parkean iturria eta aterpea egokitu eta Santa Anako belardian jarlekuak ipini.
  • 8-14 urte bitarteko haurrentzat parke erakargarriak.
  • Jolas elementuak gerizpetan. Ugarkalden ziburu pare bat gerizpetan jartzea, ur-txorroen parkearen beste aldeko zelai luzexkan.
  • San Martin auzoko Baratzeko Pikua parkea konpondu.

Kirola/aisialdia:

  • Olate eta Araotz arteko beheko kanala hobetu oinez, bizikletaz edo korrika doazenentzat.
  • Kirolgune bat estali (Olakuan, Olaiturrin, Korreos atzean edo San Martinen izan daiteke).
  • Herrigunean frontoi txiki batzuk egokitu, plazakoarekin batzuetan ez delako nahikoa.
  • Kalistenia parkea (jarduera fisikoa egiteko barrak) San Martingo zuhaiztian edo Ugarkalde inguruan.
  • San Martinen ur-txorroen parke bat joko helduagoekin.

Ingurumena:

  • Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko prozesua erraztu.
  • Tximeleten eremu babestua egokitu Natur Eskola inguruan.

Inklusioa:

  • Piktogramak (zeinu grafikoak) jarri udal zerbitzuetan, bide-seinaletan, denda batzuetan…

Zahartzaroa:

  • Zaharren Egoitza inguruak txukundu. Baratze parkearen artean dagoen gunea aztertu eta berdegune batzuk edo gune lasai bat egokitu, zaharrekin edo haurrekin bertara joateko.

Osasungarritasuna eta higienea:

  • Aireko manganeso maila neurtu Cegasa inguruan, enpresak dituen manganeso emisioak zenbatekoak diren ikusteko eta ingurumen eta osasun kalterik eragiten duen aztertzeko.
  • Txakur gorotzak jasotzeko bizpahiru kanpaina egin urtean.