Sentsibilizazio kanpainak
Urtean zehar hainbat jardunaldi eta kanpaina egiten ditugu.

Ingurumen jardunaldiak
Urtero, otsailean zehar, Ingurumen Jardunaldiak antolatzen ditugu askotariko gaiak, interes orokorrekoak edo ezezagunagoak, herritarrei begirako ekintzen bidez lantzeko; hala nola, ingurumenean adituak diren hizlarien hitzaldiekin, erakusketekin, zine emanaldiekin, irteerekin… eta baita Zuhaitz Azoka eta Zuhaitz Egunarekin ere!
Mugikortasun astea
Irailean antolatu ohi ditugu Mugikortasun Iraunkorraren Asteari lotutako ekintzak. Askotariko hitzorduak ditugu, oro har, mugikortasun ohituretan edo, gutxien gutxienik, kontzientziazioan eragiteko. Ikastaroak, hitzaldiak eta bestelako ekintza bereziak ditugu Mugikortasun Iraunkorraren Astean.
Ura eta errekaren astea
Urrian, ura eta errekaren astea antolatzen dugu. Gaia hainbat ikuspuntutatik jorratzeko, bideo emanaldiak, erakusketak, hitzaldiak, irteerak eta erreka garbiketak (auzolanean) egiten ditugu.
Hondakinen prebentziorako astea
Hondakinen prebentzioan ere eragin nahi dugu, Europar Batasuneko ekimenarekin bat eginez. Kontsumoa murriztu, berrerabilera sustatu eta birziklapena indartzea helburu, hitzaldiak, tailerrak, dokumentalak, auzolanak eta erakusketak antolatzen ditugu.