Natura eta osasuna
Natura eta gu banaezinak garelako, naturak ematen digunaren kontzientzia hartzeko, baita haren bidez nork bere buruaren kontzientzia hartzeko ere.

Baratzea eta sendabelarrak
Elikagaien jatorriaz hausnartzeko, sendabelarrak balioan jarri eta horien inguruan ikasteko, belaunaldiz belaunaldi eman den jakintzaren transmisioaren lekuko izateko. Olapotoko hariztitik Oñatiko Okitaño baratze parke publikora, bidean eta ortuetan dauden landareak aztertuko ditugu: sendabelarrak, barazkiak eta landare lagungarriak. Irteeran zehar landare horien hosto edota loreak jasoko ditugu, ondoren herbarioa edota oleatoa egin ahal izateko Natur Eskolan bertan.
Baso bainuak
Herriguneak eskaintzen dizkigun naturguneak ezagutu, naturarekiko lotura sustatu eta eskaintzen dituen onurez gozatzeko helburuarekin, baso bainuen teknika praktikan jarriko dugu. Ibilaldian, hainbat ariketa egingo ditugu basoa sentitu, naturarekin konektatu, zentzumenak aktibatu eta geure gorputzetan arreta jartzeko.