Oñatiko udala

Geologia

Arroken identifikazioa, jatorria eta berezitasunak, gure ingurunea eta erliebea nola egituratu duten, eta eman izan zaizkien erabilera anitzak.

06-geologia.JPG

Egin erreserba

Geologia kalean

Arroken identifikazio, jatorri, berezitasun eta erabilerarekiko jakinmina pizteko, Natur Eskolako baliabideak aprobetxatuz, sarrera egingo dugu gaira. Ondoren, mineralek eta arrokek gure bizitzetan duten garrantziaz jabetzeko, ibilbidea egingo dugu herrigunean, interes geologikoko guneak jasotzen dituen mapa oinarri. Herriko hainbat azpiegituretan dauden harriak identifikatuko ditugu kale-behaketan.

 


Paisaiaren elementuak behatzen.jpgOñatiko erliebea

Natur Eskolan hasi eta inguruko auzoetatik egingo dugun ibilaldian, paisaiaren elementuak identifikatu (harana, mendilerroa, muinoa…), eta erliebearekin lotura zuzena duten hainbat toponimo edo leku-izen jasoko ditugu. Erliebearen egiturek mendeetan gorde dituzten izenak, haien esanahiak eta erliebeak berak herriaren nortasunean duen eragina ezagutuko ditugu, garrantzitsua baita paisaia bera balioan jartzea.

 


Iritegi 3.JPGHarriak eta mineralak

Euskal Herriko erliebea definitzen duten arroken jatorria ikusi eta bereizteaz gain, Erkidegoko mendikate garaienaren bilakaera geologikoa ezagutuko dugu Arantzazuko arroan egingo dugun ibilbidean. Arrokak eta bertan eratzen diren egitura edota dinamika geologikoak zein paisajistikoak aztertuko ditugu, baita aztarnategi paleontologiko den kobazulo bat ere. Arratsaldean, Natur Eskolan, Euskal Herriko harri eta mineral ezagunen sailkapen tailerra egiteko aukera ere izango dugu.

 


Gesaltza 7.jpgKarstologia

Euskal Herriko mendikate garaienen izaera karstikoaz eta karstaren berezitasunez zein giza jardueren aurrean duten zaurgarritasunez jardungo dugu Arantzazu errekako arroan egingo dugun ibilbidean. Ingurune karstikoaren kanpo zein barne ezaugarriak ezagutuko ditugu: errekak kareharriarekiko duen dinamika, iturburuak, dolinak, lenarrak eta kobazuloa eta endokarsta (alde aktiboa zein fosila, galeriak, espeleotemak, sedimentu pilaketak eta abar)…

 

 

 

Egin erreserba