Oñatiko udala

Garapen jasangarria

Zero zabor helburura heltzeko, kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetu behar gara.

01-jasangarria.jpg

Egin erreserba

2018 Zaborra 5.jpgHondakinak eta birziklapena

Sortzen dugun hondakin kopurua murrizteko, zero zabor helburura heltzeko, kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetzeko edota gehiegizko kontsumismotik urrundu eta era kontzientean kontsumitzen hasteko gakoak eskaintzen ditugu. Besteak beste, zabor-hondakin ezberdinak ezagutu eta gaika sailkatzeko, hondakin organikoen tratamendua bertatik bertara ezagutzeko (konpost prozesua) eta papera birziklatzeko ekintzak egiten ditugu.

 


Natur Eskola: Bioeraikina

Ingurumenarekiko errespetagarria den eraikina, naturan gertatzen diren hainbat bizi-prozesuen eredua jarraitzen duena: fatxada isolatua, komun lehorrak, inertzia-estufa, ur-arazketako hezegunea, aerotermia sistema... Natur Eskolak dituen ezaugarriak ezagutu, eta ondoko basoan beha daitezkeen elementu eta prozesuekin lotzen ditugu: zuhaitzen azalen isolamendu funtzioa, makroornogabeek lur berria eratzea, putzuko landareen ura garbitzeko gaitasuna...


PXL_20240411_080023649.jpgUra eta energia

Uraren eta energiaren arteko harremana aztertzeko ibilbidea Araotz auzoko ubide-sistematik Olateko zentral hidroelektrikoraino. Gizakiak uraren indarra (errotak, elektraetxeak…) nola aprobetxatu duen ikusteko aukera ederra. Ibilaldian zehar, fitxa didaktikoaren laguntzarekin, garai batean zein gaur egun elektrizitatea sortzeko erabilitako azpiegitura, makinaria eta horien funtzionamendua (presio-hodiak, ur-biltegiak, turbinak, sorgailuak…) identifikatuko ditugu.


Herriguneko erreken egoera

Gure begirada erreketara gerturatu eta haien egoera ikusteko, errekako bizidunak ezagutuko ditugu, Natur Eskolako diorama aprobetxatuz. Herriguneko erreketara abiatuko gara ostean, bakoitzaren behaketa egin eta datuak jasotzeko: uraren itxura, landaretza, animaliak, zaborra, usaina… Amaieran, jasotako datuetan oinarrituta, hausnarketarako tartea hartuko dugu.


Hondakinak (3).jpgOñatiko errekak bizikletan

Oñatiko errekak barnebiltzen dituen maketa interpretatu eta erreka ekosistema irudikatzen duen diorama behatuko dugu Natur Eskolan bertan. Ondoren, Oñatiko erreken ibilgua zein bidegorria jarraituz, Elorregi auzoraino joango gara bizikletan, Ubao erreka Deba ibaiarekin elkartzen den lekura arte. Bidean zehar, Oñatiko errekak, hainbat azpiegitura eta biodibertsitatea behatzeko geldialdiak egingo ditugu.

 

 


ba81ff1048e66a76682bbeeaf95c8cf5-0.jpg

Herriguneko biodibertsitatea

Gure herrikideei izena jartzeko edota non dauden, zer onura dakarkiguten eta gure artean bizirik irauteko zer behar duten ezagutzeko, herriguneko kale eta berdeguneak behatuko ditugu. Bidean aurkitzen ditugun landare eta animalia-lorratzak identifikatuko ditugu gida-liburu edota mugikor aplikazioen bidez; datuak koadernoan apuntatu, eta, aurkitutakoak, herriguneko planoan markatuko ditugu.

 

 

 

Egin erreserba