Oñatiko udala

Esperientzia partekatuak

Ezagutzak eta esperientziak herritarren artean partekatzeko aukera eskaintzen duen espazioa.

WhatsApp Image 2026-05-15 at 12.55.10 (1).jpeg

Naturaren, kultur eta etnografia ondarearen eta ingurumenaren ezagutza eta kontserbazioan esperientzia eta jakituria duten herritarrek, beren ezagutzak beste herritar batzuekin partekatzeko aukera eskaintzen du espazio honek.

Herritarren jakituriari lekua eta plaza emateko espazioa da, herritik herriarentzat sorturikoa. Formatua, askotarikoa izan daiteke: hizketaldiak, ibilbideak edo tailerrak, esaterako. Eta, gaiak ere, askotarikoak dira: sendabelarrak, kosmetika naturala, botanika, ornitologia, baso-bainuak…

Esperientzia partekatuetan, bere jakituria-esperientzia partekatu nahi duen oro gonbidatzen dugu Natur Eskolako lantaldearekin harremanetan jartzera!

Jarri gurekin harremanetan