Oñatiko udala

Erakusketa mugikorra

Urteetan zehar landu eta pilatu ditugun zenbait erakusketa jartzen ditugu ikastetxeen, bestelako elkarte edo eragileen, udal eraikinen… eskura, epe mugatu batez eskain dezaten erakusketa euren egoitzetan.

Baserria.JPG

Jarri gurekin harremanetan

 

a.jpg

 

 

Ingurumen mehatxatua; bisoia galzorian

Inguru hurbileko habitat eta espezie mehatxatuak, eta, bereziki, galtzeko arrisku larrian dagoen bisoi europarraren inguruko erakusketa da. 15 informazio panelek osatzen dute.

 

 

 


EXCRETA00_PORTADAbaja.jpg

 

 

"Excreta. Nazkagarria bezain interesgarria"

Bizidunak behin jaiotzen dira. Denbora luzean hazten dira. Utziz gero, ugaldu egiten dira. Eta hil egiten dira, nahi ez badute ere. Baina… etengabe iraizten edo botatzen dituzte gorotzak. Iraiztearen prozesuak, garrantzia, moduak eta balioak ezagutuko dituzu erakusketa honetan. (38 informazio panel, foam 84x120 cm)

 

 


XOMORROAK-00.jpg

 

Xomorroak

Zomorro, momorro, koko, mamu, marmalo, muxiganga, burburixo, zatamarru... Nazkagarriak, beldurgarriak eta arriskutsuak deritze askok animalia txiki hauei. Ezagutu eta zaindu beharrekoak dira, baina, askotarikoak baitira, eta gure ekosistemetan ezinbestekoak. Xomorroen aniztasuna eta bitxikeriak ezagutzeko erakusketa. (28 informazio panel, foam 84x120 cm)


1.-TXORIAK.jpg

 

Txoriak txori

Gure inguruko parke eta basoetan bizi diren eta beren kantuz gure egunerokoa alaitzen duten txori txikiei buruzko erakusketa da. Txantxangorria, amilotxa, burubeltza, txepetxa, erregetxoa, moko-lodia, moko-okerra.... hainbat txoriren inguruko ezaugarri eta bitxikeriak ezagutzeaz gain, txorien egurrezko tailak eta kantuak entzuteko aukera eskaintzen du. (28 informazio panel, foam 84x120 cm)

 

 

 


TITULUA.jpg

Fungi? Onddo!

Jateko direnean bakarrik gogoratzen gara haietaz, baina alde guztietan aurki ditzakegu onddoak! Legamiak, lizunak, ardagiak, perretxikoak... Denetarik eta denetarako daude: jakiak, pozoitsuak, hazgarria, gaixotasunak, sendagaiak... 35 informazio paneletan onddoen erreinuaren orokortasun eta berezitasunak ezagutu daitezke. (35 panel, foam 84x120 cm)

 

 

Jarri gurekin harremanetan