Oñatiko udala

Idatziz eta erakusketa baten bidez egingo da Selma Huxley bekaz osatutako lanaren hedapena

2019/03/26
Card image cap
Lanaren laburpen liburuxka etxeetara banatuko da eta maiatzean erakusketa egingo da

  Oñatiko emakumiak errekautan. XX. mendeko komertzio txikixaren etnografia feminista bat da Jone Arrazolak eta Irati Garaik osatu duten lanaren izenburua. Herriko dendari nahiz erosleei egindako elkarrizketetan oinarritu den lana da. Abenduan entregatu zen eta lanaren emaitza eta kalitatea ikusita, herritarrengana zabaltzeko egokitasuna ondorioztatu du epaimahaiak. Izan ere, Selma Huxley bekaren helburua, Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak agerian jartzea baita. Eta noski, ezagutaraztea.

  Lanaren hedapena maila ezberdinetan egingo da. Beka honetaz baliatuta osatzen diren lanak liburu bilduma berezi batean jasoko dira. Lehen alea, Arrazola eta Garairen lan hau izango da eta maiatzean argitaratzea espero da. Aurretik, laburpena, liburuxka formatoan kaleratuko da eta herriko etxe guztietara banatuko da. Baina erakusketa ere antolatuko da, lanaren nondik-norakoa modu xamurragoan azalduz. Horretarako, garai bateko denda aukeratu da, Bakardadeko Ama kalean Egaña  janari denda zena. Egun hutsik dagoen arren, garai bateko mostradore eta apalak mantentzen ditu eta argazki, objektu eta ilustrazio bidez XX. mendeko komertzio txiki hartan emakumeek zuten lekua irudikatuko da. Erakusketa maiatzaren 9tik ekainaren 2ra irekiko da, asteazkenetik domekara eta hainbat bisita gidatu egin ahal izango dira, itxiak, ikasle eta hala eskatzen duten kolektibo ezberdinekin eta irekiak, interesa duten herritar guztientzat.

  Oñatiko emakumiak errekautan. XX. mendeko komertzio txikixaren etnografia feminista bat lana amaituta, hasieran zituzten hipotesiak bete direla adierazi dute egileek, alegia, komertzio txikiak 3 ekarpen garrantzitsu egin dizkiola herriari: ekonomikoa, espaziala eta soziala

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!