Emakumeen Mundu Martxak Aramaion geldialdia egingo du bihar

Nazioarteko VI. Ekintzan, Euskal Herria zeharkatuko duen ibilbide bat egingo du bihar Emakumeen Mundu Martxak. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista landuko dira Bardean abiatu eta Donostiarako bidean, Aramaion, Gernikan, Irunen eta Hendaian geldialdiak egingo dituen martxak.
Oñatiko eta Debagoienako emakumeak Aramaion batzera deitu dira. Bertako talde feminista ari da ekitaldia antolatzen. Martxa 12:30etan abiatuko da San Bixente plazatik, ekintza nagusia Matxain kaleko ortu batean egingo delarik; makroproiektuek herri lurren eta elikadura burujabetzaren aurka duten eragina salatuko da bertan. Herriko emakumeak bertaratzera animatu nahi ditu Oñatiko Sare Feministak, etxetik jana eramanez, elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izango dela azpimarratuta.
Herrien burujabetza eta bizitza duina jarriko da erdigunean Emakumeen Mundu Martxan eta biharko ekintzan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!