Hautagai bakarra aurkeztu da Oñatiko bake epaile izateko

Oñatiko bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko izen-emate epea maiatzaren 4an amaitu zen. Hautagai bakarra aurkeztu da eta eskatutako badintzak betetzen dituen egiaztatu behar da. Hala bada, izendapen proposamena egingo zaio udalbatzarri Osoko Bilkuran.
Oñatin bizi, 18 urte beteta izan eta euskaraz eta gazteleraz ahoz zein idatziz lan egiteko gaitasuna izatea dira Oñatiko bake epaile izendatzeko oinarrizko baldintzak. Ezintasun batzuk ere zehazten ditu legeak, hau da, abokatu eta prokuradore lanetan jardutea, aholkulari juridikoa izan, kargu politiko edo sindikala izan edo administrazioko funtzionario edo langile direnak ezin dira bake epaile izan.
Bake epaileak herri mailako auzi txikietan parte hartzen du eta erregistro tramiteak egin eta egiaztatzen ditu. Izendapena lau urtetarako izan ohi da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!