Euskal Auzitegi Nagusiak ontzat eman du Mª Carmen Telleria Oñatiko bake epaile izendatzea

2021/06/29
Card image cap
Udalbatzak onartutako proposamenari ofizialtasuna eman zaio

  Oñatiko bake epaile berria hautatzeko prozesua orain hiru hilabete abiatu zen, martxoaren 21eko Tokiko Gobernu Batzarrean bake epaile eta ordezko karguak betetzeko deialdia abian jartzea erabaki zenean, halako aurreko prozesutik ia bost urte pasa zirela eta orduko izendapenak iraungita zeudela ikusi ondoren. Hautagai bakarra aurkeztu zen eta berau bake epaile titular izendatzea onartu zen maiatzeko Osoko Bilkuran, aho batez. Baina azken erabakia Euskal Auzitegi Nagusiari zegokion eta bertako salak ekainaren 11n egin zuen bileran, Oñatiko udalbatzaren proposamena ontzat ematea erabaki zuen, Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu denez.

  Ofiziala da beraz Mª Carmen Telleria Rodriguezek Oñatiko bake epaile gisa beste lau urte emango dituela. Lehenago ere bake epaile izan baitzen 2011tik 2015era, eta hala jarraitzen batzuen 2016tik.

  Gaur egun bake epaileek jaiotza, heriotza eta antzerako egiaztagiriak sinatzen dituzte eta zenbait instrukzio bideratzen dituzte. Gatazka txikietan eta epaitegietara iritsi gabe kontziliazio edo lagunarteko ekintzak bideratzen dituzte eta ezkontza zibilak ere egiten dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!