Oñatiko udala

2.860 euroko udal dirulaguntza zuzena emango zaio Parrokiako abesbatzari

2024/05/24
Card image cap
(Arg: DV)
Bi erakundeek lau urtetarako lankidetza hitzarmena sinatu zuten, 2022an

  Parrokiako abesbatzak ez du kontzertu edo emanaldirik eskaintzen eliza nagusitik kanpora, baina bertako elizkizunak, eta bereziki hiletak, musikatzen ditu. Urtean 100 saiotik gora egin ohi ditu, ondorioz. Jardun hori aintzat hartuta, dirulaguntza zuzen eta izenduna ematea erabaki zuen Udalak, Parrokiako abesbatzarekin lankidetza hitzarmena adostuta. Hitzarmena lau urteko iraupena izatea onartu zen eta 2022ko martxoaren 1ean hasita 2026ko martxoaren 1era arte luzatzea adostu zen.

  Orain lankidetza hitzarmen hori hirugarren urteari dagokion dirulaguntza bideratzea onartu da Alkate dekretuz.
Parrokiako koruak 2.860 euroko udal dirulaguntza jasoko du, urteko lanari aurre egin ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!