Ur edangarriaren hoditeria nagusiaren zati bat aldatzeko lanak 15 egun barru amaitzea aurre ikusten da

2017/11/28
Fibrozementuzko hodi zaharra kendu eta burdinezkoa jarri du Gipuzkoako Urak Arantzazuko Ama kalean

  Urrutxuko ur depositutik Olakua eta San Lorentzo aldera doan ur edangarriaren hoditeria nagusiaren zatia bat da Gipuzkoako Urak enpresa aldatzen ari dena. Fibrozementuzko hodi zaharra kendu eta burdinezkoa jarri da. Lanak iraila hasieran Natra lantoki inguruan hasi ziren eta Arantzazuko Ama kaletik behera, Roke Azkune etxalde ondoko errotondaraino egin dira.

  Ur edangarria herrira dakarren hodi nagusietako bat da zati batean berritu dena eta bide batez, saneamenduari dagozkion beste lan osagarri batzuk ere egin dira. Hodi nagusia aldatuta inguruko etxebizitza eta eraikinetarako loturak aldatzen ari dira. Gaur, Roke Azkune etxaldearen txanda izan da eta ondorioz, arratsaldean, urik gabe egon dira lau orduz. Ur hodi nagusirako lotura lan guztiak astean zehar egitea aurre ikusten dute Gipuzkoako Urak enpresako teknikoek. Irailean hasi zuten berritze eta hobetze obra nagusia berriz, bi astetan, abenduaren erdialderako edo, amaitzea espero dute.

Iturria: Oñati Irratia