Urrexola auzoko ur hornidura sarea aztertuko du Udalak

Hiru gai nagusi zerrendatu dira gaurko bilerarako. Urrexola auzoko ur horniduraren egoera ezagutu nahi du Udalak eta azterlan hori egiteko zerbitzuaren kontratazioa proposatuko da. Egungo ur-hornidura azpiegituraren trazatua, hoditeria eta elementuen ezaugarri zehatzak jaso, 90. hamarkadan idatzitako exekuzio proiektuen azterketa egin eta egungo egoerarekin alderatu eta oinarrizko hobekuntza aukerak zehaztu nahi dira.
Argiteria lan batzuen kontratazioaz ere arituko dira arratsaldeko bileran; Olaiturrin egiten ari diren egokitze lanen osagarri gisa ekitaldietarako koadro elektriko berria egin eta argiteria publikoa hobetzeko lanak aurreikusten dira. Bestalde, desbrozatzeko besoaren errotore berria erosteko proposamena aurkeztuko da gaurko batzarrean.
Presazko beste gairen bat ere eraman daiteke arratsaldeko bileran baina aipatutakoak dira lan zerrendan zehaztu diren hirurak.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!