Udalak liburuzain laguntzaile bat kontratatuko du liburutegiko udako premiei erantzun ahal izateko.

2013/06/11
2012an osatu zen lan poltsa erabiliko da, bi hilabete pasatxoko iraupena izango duen kontratazioa egiteko.

  Liburutegia udan zabalik izaten da nahiz eta zerbitzu ordutegia egokitzen duen. Langileek ere, garai honetan hartzen dituzte nagusiki urteko oporrak. Hori guztia kontutan hartuta, momentuan sortzen diren pertsonal beharrei erantzun ahal izateko udalak, errefortzuko langile bat kontratu ohi du. Aurten ere hala egingo da. Ekainak 24tik abuztuaren 30era eta egunero lau orduko lan-jarduna egiteko, langilea kontratatuko da liburutegirako.

  Bi hilabete pasatxoko iraupena izango duen kontratazio hori gauzatzeko, iazko apirilean udalak osatu zuen liburuzain laguntzaile lan poltsa erabiliko da. Lan poltsan, 18 pertsona daude. Orduan egin zen hautaketa prozesuan zehaztutako puntuazio-zerrenda jarraituz, aldi baterako lan eskaintza proposatuko zaie. 

  Datozen egunetan gauzatuko den errefortzu kontratazioa honekin, liburutegiak uztaila eta abuztuan eskaintzen duen zerbitzua ziurtatzen da, bertan, lanean diharduten langileen opor eskubidearekin batera.

Iturria: Oñati irratia