Oñatiko udala

LGTBIQ+ harrotasun egunaren harira, adierazpen instituzionala irakurri zen Osoko Bilkuran

2025/06/27
Card image cap
Bost puntuko konpromiso idatzia adostu dute udalbatza osatzen duten bi taldeek

  Bihar, ekainak 28, LGTBIQ+ harrotasunaren eguna dela eta, harro daudela aldarrikatzen da adierazpen idatzian, harro beraien gorputzez, lumez eta bizitza ereduez. Eta orain arteko bidea gogoratu, ospatu eta aldarrikatzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela dio adierazpenak.

  Aldi berean, LGTBIQ+ pertsonen kontrako erasoak salatzen dira, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari direla salatzen da eta herrialde askotan kolektiboko pertsonen ez duten askatasuna salatzen da. Baita palestinarren egoera ere, genozidioaren erdian harrotasunik ez dagoela gogoratuaz. Eta ostadarraren koloreak negozioa egiteko erabiltzea ere salatzen da instituzio adierazpenean.

  Hori guztiaren aurrean, Oñatiko Udalak, bost konpromiso konkretu hartu ditu: martxan jarri dugun LGTBIQ+ diagnostiko prozesutik ateratzen diren ondorioetatik eratortzen diren neurri eta poltika publikoak martxan jartzeko plan bat osatzea. LGTBIQ+ pertsonen bizitza duinak bermatzeko politika publiko integral eta sendoak bultzatzea. Zerbitzu ezberdinetan LGTBIQ+ perspektiba feminista eta intersekzionala txertatzeko bideak aztertzea. LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeriaren aurrean babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak aztertzea eta Oñatiko LGTBIQ+ komunitateak Oñatin bizitza duinak eta askeak gara ditzan herritarrekin zein eragile ezberdinekin modu koordinatuan lanean jardutea.

  Amaitzeko, biharko herrian antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten zaie herritar guztioi eta Oñatiko gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidente guztiei askatasunez eta harrotasunez izateko, desiratzeko eta gozatzeko deia ere egiten zaie adierazpen idatzian.

  LGTBIQ+ harrotasunaren eguna ospatzeko poteo girotua antolatu da bihar arratsalderako, 18:30etan eta plazatik abiatuta.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!