Oñati eta Bergarako udalerrien arteko muga-lerroa berretsi da eta falta ziren mugarriak jartzeko akta bateratua adostu da.

2013/11/13
Card image cap
Muga-mugan dagoen Elorregi Goiti baserrikoen eskariz hasi zen auzia amaitu da.

  Gaia aspalditik dator. Elorregi Goiti baserria Oñati eta Bergara arteko muga-lurretan dago baina zergak Oñatin ordaintzen zituen, zerbitzuak Bergarako udalak ematen zizkion arren. Egoera normalizatzeko, Bergarako udalak, katastroa aldatzea eskatu zion Oñatikoari eta orduan, bi herrien arteko mugarri batzuk galduta eta lekuz aldatuta zeudenaz ohartu ziren.

  Azken urteetan lan ugari egin dira inguru horretan, gasbidea bertatik sartu zen eta beste azpiegitura batzuk egiteko lanak ere egin dira. Ondorioz, esan bezala, mugarriak lekuz kanpo zeuden. Udal bakoitzak, mugarrien lekuan lekuko kokapena ikusiko zuten ordezkaritzak izendatu zituzten eta uztailean, bi herrien arteko muga lerroa errebisatu zen.

  Zortzi dira Bergara eta Oñatiko udalen arteko mugarriak, horietako bat Antzuolako udalarekin partekatzen dute eta beste muturrekoa Arrasatekoarekin. Mugarrien kokalekua egiaztatzeko Institutu Gerografiko eta Katastralak 1939an egindako aktak erabili ziren, Oñatiko udalak antzinagoko aktak zituen arren. Eta hala, bi herrien arteko zortzi mugarrien kokalekua ez ezik, mugarri beraren ezaugarriak eta bertatik ikusten diren edo ikusten ez diren erreferentziazko lekuak zehaztu ziren. Oñati eta Bergarako udalerrien arteko muga lerroa berretsita, Gipuzkoako Foru aldundiak ontzat eman zituen jasotako akta bateratua eta hala, aspaldiko auzia itxitzat jo da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!