Prácticas filosóficas

Charla

2026-02-18T18:00:00+01:00 2026-02-18T18:00:00+01:00 2026-02-18T18:00:00+01:00
  • 2026-02-18T18:00:00+01:00  2026-02-18T18:00:00+01:00
  • Liburutegian

Charla

Oñatiko Udal Liburutegiak antolatuta

Gaia: EDERTASUNA. Zer da edertasuna?

Dinamizatzailea: Miren Camison (Filosofian Lizentziatua eta Filosofia aholkularia) 

Antzinako Greziatik gaur egunera arte, edertasunaren nozioa mendebaldeko filosofiaren historian gogoeta sakonerako gaia izan da. Elkarrizketa filosofiko honetan, edertasuna zer den edo edertasunak zer esan nahi duen aztertuko dugu, hainbat irudiren eta ideien kontrastearen bidez. Unibertsala al da edertasunaren kontzeptua? Objektiboa ala subjektiboa da? Ba ote du zerikusirik sublimearekin edo transzendentziarekin?

____________________________________________

Oñatiko Udal Liburutegiak Elkarrizketa Filosofikoak saio berri bat jarriko du martxan, gaur egungo gizarteak eskatzen duen hausnarketa sakona eta elkarrizketa zabal eta eraikitzailea sustatzeko asmoz. Gaur egungo erronka sozial, kultural eta etikoen aurrean, funtsezkoa da gune partekatuak sortzea, non herritarrek elkarrekin pentsatu, zalantzak partekatu eta ideiak modu irekian kontrastatu ahal izango dituzten.

Pentsatzeko, hitz egiteko eta entzuteko interesa duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.